From Wikipedia, the free encyclopedia
The Master (euskaraz: «Maisua») Doctor Who zientzia fikziozko telesail britainiarreko fikziozko pertsonaia da, Doktorearen antagonista izateko sortua. Hura bezala Denboraren Jauna da, Gallifrey planetako estralurtarra, eta Doktorea bezala eraldatu egiten da. Emakumezkoa bihurtu zen aldi batean Missy izena hartu zuen.
The Master (Doctor Who) | |
---|---|
Whoniverse (en) | |
Argitalpena | |
Ageri den obrak | ikusi
|
Interpretatzailea | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Jaiotza | Gallifrey, ezezaguna |
Sexua | gizonezkoa eta emakumezkoa |
Jarduera | time traveller (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Lucy Saxon (en) |
Bestelakoak | |
Etsaiak | Doktorea eta Eighth Doctor (en) |
doctorwho.tv… |
Barry Letts ekoizleak eta Terrance Dicks gidoilariak sortu zuten eta The Master izena eman zioten[1], Doktoreak bezala gradu akademiko bat izan zezan. The Master izenak orde "maisua"-z gain "nagusia" edo "jabea" ere esan nahi du, gaztelerazko bertsioan adibidez "El Amo" itzuli zen[2].
Doktorearen antagonista izateko sortu zen, Sherlock Holmes detektibeak Moriarty irakaslea duen antzera[3]. 1971ean azaldu zen lehenengo aldiz eta Roger Delgadok antzeztu zuen. Denboraldi hartan atal guztietan azaldu zen, eta atal bakoitzaren amaieran ihes egitea lortzen zuen.
1973. urtean Roger Degado auto istripuz hil zen eta orduan hasi zen pertsonaia eraldatzen[4].
2005ean Doctor Who telesaila itzuli zenean Doktoreak esan zuen bera zela Denboraren Gerran bizirik zegoen Denboraren Jaun bakarra, baina hirugarren denboraldian berriz azaldu zen, 2007an. Memoria galdu zuen Yana irakaslea zen (Derek Jacobi)[5] bapatean gogoratu eta "The Master" bihurtzen dena (John Simm)[6]. 2014an emakumezko bihurtu zen, Michelle Gomez[7].
Aktorea | Denboraldia |
---|---|
Roger Delgado | 1971-1973 |
Peter Pratt | 1976 |
Geoffrey Beevers | 1981 |
Anthony Ainley | 1981-1989 |
Eric Roberts | 1996 |
Derek Jacobi | 2007 |
John Simm | 2007-2010, 2017 |
Michelle Gomez ("Missy") | 2014-2017 |
Sacha Dhawan | 2020-2022 |
The Sound of Drums (2007) atalean Masterraren haurtzaroa kontatzen da. Denboraren Jaunen Gallifreyko akademian hastapen zeremonia bat egiten zen haurrek zortzi urte betetzen zituztenean. Zisma ulergaitza izenaz ezagutzen den espazi-denbora arrakala batean ezartzen dira eta bertan denboraren zurrunbiloa ikusten dute. Doktoreak dioenez batzuk erotu egiten dira, hori da Masterrari gertatu zitzaiona, eta ordutik danbor hotsak entzuten ditu etengabe burmuinean. Danbor hots horien erritmoa telesailaren sintonia da. The End of Time (2010) atalean Denboraren Jaunen presidenteak dio bihotz bien taupaden erritmoa baino ez dela. Doktorea ere ezarri zuten zisma ulergaitzean, eta haren esanetan ihesari eman zion.
Masterraren helburua unibertsoa konkistatzea da eta horretarako edozer egiteko gai da. Bigarren helburua Doktorea kaltetzea edo suntsitzea da. Hori lortzeko mozorrotu egiten da, gizakien garun-garbiketa baliatzen du edo arraza extralurtarrak erabiltzen ditu. Atsegina izaten badaki baina soziopata eta hiltzailea da.
1996ko filmean dalekek exekutatu egiten dute egin dituen krimenen ordainetan[8], baina azken unean suge txiki baten itxura hartzen du eta doktorearen TARDISean sartuz ihes eiten du. Ondoren mediku baten gorputzean sartzen da baina honek ere ezin du eutsi eta Harmoniaren Begian sartzen saiatzen da Doktoreak oraindik erabili ez dituen erregenerazioetako bat erabiltzeko. Ez du lortzen eta itxuraz hil egiten da.
2005ean Doktoreak dio bera dela existitzen den azkenengo Denboraren Jauna, baina Boeren aurpegiak esaten dio ez dagoela bakarrik unibertsoan.
Denboraren Gerran Masterrak unibertosaren ertzera ihes egin zuela kontatzen da eta gizaki itxuran mozorrotu zela. Arku kamaleoitarra erabiliz bere izaera eta oroitzapenak poltsikoko erloju batean gorde zituen. 100 trilioi urte pasa ziren eta Yana irakasle gisa zahartu zen, bere benetako izaera ahaztuz, baina burmuinean danborrak entzuten jarraitu zuen. Garai horretan gizaki gutxi batzuk soilik bizi dira eta Yana irakaslea haiek Utopia izeneko planeta batera bidaltzeko ahaleginetan ari da.
Doktoreak Yana ezagutzen du eta honi oroitzapenak pizten hasten zaizkio. Denbora guzti horretan ireki ez duen erlojua irekitzen du eta bere izaeraz konturatzen da[9]. YANA izenak Boeren aurpegiak esandakoa adierazten du, "You Are Not Alone". TARDISa lapurtu eta erregeneratu egiten da. XXI. mendeko Erresuma Batura joaten da eta Lehen Ministro bihurtzen da, Harold Saxon[10]. Utopiako izakiak erabiliz unibertsoa konkistatzen ahalegintzen da baina Doktoreak garaitu ondoren Masterraren neskalagunak hil egiten duela dirudi.
Benetan aspaldiko Gallifreyra iristea lortzen du eta han Denboraren Jaunek danborrak isilarazten dizkiote.
2014an Missy izeneko emakumezko bat azaltzen da. Gerora jakingo da "The Mistress"-en laburdura dela, emakumezkoa den erregenerazio bat. Han kontatzen du 2007an heriotza itxuratu zuela baina hura hiltzeko erabiliz zen cybermanaren armaren izpia moldatua zuela telegarraioa izateko[7]. Hiru denboraldiren ondoren Missy hiltzen du, berriz ere itxuraz, zeren eta ondoren "O" izeneko espia gisa agertzen baita[11].
Doktorea eta The Master klasekideak izan ziren Gallifreyn eta doktoreak dio Masterra bera baino azkarragoa zela. Masterrak izaera bitxia eta hiperaktiboa du baina begirada eta ahotsa erabiliz jendea hipnotizatu dezake.
Masterrak bere TARDISa badu eta Doktorearenean ez bezala zirkuitu kamaleoitarra bikain funtzionatzen du. Hainbat itxura hartu ditu; ikuilua, espazio-ontzia, zuhaitza, konputagailu nagusia, erlojua, zutabea, tximinia, hegazkina, txabola... Aro berrian ez da Masterraren TARDISik ikusi.
Doktoreak bihurkin sonikoa duen bezala, Masterrak "ehunen konpresio ezeztatzailea" du. Itxura antzekoa du baina izpiak jendea papin tamainara txikitu eta hil egiten du. Aro berrian ez du arma hau, horren ordez laser bihurkin bat du.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.