From Wikipedia, the free encyclopedia
Derek George Jacobi (Londres, Ingalaterra, 1938ko urriaren 22a) antzezlea da.
Derek George Jacobi | |
---|---|
(2013) | |
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotza | Leytonstone, 1938ko urriaren 22a (85 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Richard Clifford (en) (2006ko martxoa - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Cambridgeko Unibertsitatea Royal Academy of Dramatic Art Saint John's College (Cambridge) Leyton Sixth Form College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | telebista-aktorea, film-zuzendaria, antzerki aktorea, zinema aktorea eta aktorea |
Enplegatzailea(k) | Royal National Theatre (1963 - Prospect Theatre Company (en) (1972 - Royal Shakespeare Company (1982 - |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | drama zinema historikoa |
|
1960an hasi zen lanean Birmingham Repertory Theatren. 1963tik 1971ra, Errege Antzerki Nazionalaren kide izan zen (garai hartan Laurence Olivierrek zuzentzen zuena). Paperik entzutetsuenak William Shakespeareren Otelo, Veneziako mairua antzerkiko Casiorena eta Anton Txekhoven Hiru ahizpak (1901) antzerkiko Tusenbachena izan ziren.
1970eko hamarkadan, antzezle klasikoaren ospeak gora egin zuen Prospect Theatre Companyn egin zuen lanarekin. 1982an, Royal Shakespeare Companyn sartu zen, eta Shakespeareren Ekaitza eta Ibsenen Peer Gynt (1867) antzezlanetan parte hartu zuen, besteak beste. 1992an, Tomas Becket santuaren papera egin zuen Jean Anouilhen Becket edo Jainkoaren ohorea (1960) obran. Klaudio I.a antzeztu zuelako zabaldu zitzaion ospea mundu osora, BBCk Robert Gravesen Ni, Klaudio (1934) nobelan oinarrituta egin zuen telesailari esker, alegia. 1994an, Sir izendapena jaso zuen, britainiar teatroari egindako ekarpenagatik.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Derek George Jacobi |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.