From Wikipedia, the free encyclopedia
Tesla, Inc. (hasieran Tesla Motors deitua) Ameriketako Estatu Batuetako auto-ekoizle bat da, Silicon Valleyn (Kalifornia) kokatua. Teslak auto elektrikoak, automobilen propultsiorako osagaiak eta metatze-sistema bateriadunak diseinatu eta fabrikatzen ditu. Tesla Roadster autoa ekoiztu zuenean famatu zen Tesla, lehen kirol-automobil elektrikoa izan baitzen.[1] Horretaz gain, Teslak bere produktuak beste fabrikatzaile batzuei saltzen dizkie,[2] hala nola Daimler eta Toyota konpainiei. Etorkizunera begira, Teslak auto elektrikoen masako ekoizpena egin nahi du, erdi mailako kontsumitzaileek auto elektrikoak prezio eskuragarrian eros ditzaten.
Artikulu honek autopromozio eta publizitate kutsua du. Idazketa aldatzen, erreferentziak gehitzen edo bestelako iritziak azaltzen ez badira, baliteke ezabatua izatea. (eztabaida) |
Tesla (enpresa) | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Tesla, Inc. eta Tesla Motors, Inc. |
Mota | automobile manufacturer (en) , Korporazioa, enpresa eta negozioa |
Jarduera sektorea | automobilgintza, solar industry (en) eta battery industry (en) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Kidetza | LOT Network (en) |
Honen parte | Natur-Aktien-Index (en) , S&P 500 eta Nasdaq 100 Index |
Eskumendekoak | |
Enplegatuak | 140.473 (2023ko abenduaren 31) |
Ekoizpena | ezezaguna, Tesla Roadster (first generation) (en) , Tesla Model 3, Tesla Model X, Tesla Model S, Tesla Powerwall, Tesla Model Y, Tesla Powerpack (en) , Tesla Solar Roof (en) , Tesla Solar Panels (en) , Tesla Supercharger network (en) , Tesla Megapack (en) , Auto elektriko, Kamioi elektriko, litio-ioizko bateria eta Panel fotovoltaiko |
Agintea | |
Lehendakaria | Robyn Denholm (en) |
Zuzendari exekutiboa | Elon Musk |
Zuzendaritza-taldea | Elon Musk, Robyn Denholm (en) , Larry Ellison, Ira Ehrenpreis, Hiromichi Mizuno (en) , James Murdoch, Kimbal Musk, Kathleen Wilson-Thompson (en) , Joe Gebbia (en) eta J. B. Straubel (en) |
Egoitza nagusi (2021–) | |
Legezko forma | For-Profit Corporation |
Jabea | Elon Musk, Baillie Gifford (en) , Capital Ventures International (en) , Capital Group Companies (en) eta Larry Ellison |
Zeren jabe | |
Ekonomia | |
Aktiboak | 62.131.000.000 $ (2021eko abenduaren 31) |
Kapital berekia | 30.189.000.000 $ (2021eko abenduaren 31) |
Diru-sarrerak | 96.773.000.000 $ (2023) |
Irabazi garbia | 14.997.000.000 $ (2023) |
Ustiapen-mozkina | 8.891.000.000 $ (2023) |
Burtsa-kapitalizazioa | 635.180.000.000 $ (2021eko apirilaren 4a) |
Balore-burtsa | NASDAQ, Frankfurteko burtsa, Xetra (en) eta Londresko burtsa |
Historia | |
Sorrera | 2003ko uztailaren 1a |
Sortzailea | |
Sorlekua | Palo Alto |
Jasotako sariak | Motor Trend Car of the Year (2013) : Tesla Model S BigBrotherAwards (2020) 'Verschlossene Auster' award (2022) |
webgune ofiziala |
Enpresak Nikola Tesla fisikari eta ingeniari elektrikoaren izena hartu du[3]. Tesla Roadster kotxeak AC (alternate current) korronte alternoko motorra erabiltzen du, 1882ko Teslaren diseinuan oinarrituta. Konpainiaren nukleoa propultsio-sistemen ingeniaritzan dago, non bateria-multzoak, motorrak, potentzia-elektronika, abiadura-kaxa eta softwarea barne hartzen diren.
Automobil elektrikoek prozesadore asko dituzte seguritate- eta potentzia-faktoreak kalkulatu ahal izateko. Hori dela eta, Teslak prozesadore askoren firmware-a sortzen du, trakzioa, autoaren egonkortasuna, azelerazioa, seguritate-sistemak eta bateria-multzoen karga-egoera kontrolatzen dituzten algoritmoekin batera. Horretaz gain, konpainiak karrozeria, xasisa, barnealdea, berogailu eta aire girotu sistemak diseinatzen ditu. Izan ere, auto tradizionalaren zenbait azpisistema birdiseinatu behar dira auto elektriko batean. Esaterako, Teslak klimatizazio-sistema berdiseinatu behar izan zuen, baterien tenperatura gestionatzen zuen sisteman integratzeko.
2011ko abenduaren 31n Teslak 50 patente zituen, eta beste 230 onartzeke. Patente hauek 2026an iraungiko lirateke, baina 2014ean enpresak patente guztiak liberatu zituen[4].
Teslaren helburua ez datza enpresa gisa aberastean, baizik eta energia berriztagarriei buruz kontzientzia sortzean. Bere institutu-garaietatik Elon Musken (Teslaren fundatzaileetako baten) helburuetariko bat auto elektrikoak komertzializatzea izan zen. Hain zuzen ere, prestazio altuko kirol-automobil bat sortuz eman nahi zioten hasiera enpresaren ibilbideari. Geroago, merkatu orokorrera hedatzeko asmoa zuten, berlina eskuragarriagoak sortuz[5].
2003an, AC PROPULSION auto-elektrikoen enpresa estatu batuarrarentzat kirol-automobil baten prototipoa komertzializatzen saiatzen ari ziren bi talde. Horietako bat Martin Eberhardek, Marc Tarpenningek eta Ian Wrightek osatzen zuten, eta bestea, Elon Muskek eta Jb Staubelek. Bi taldeen egoera ikusirik, AC PROPULSIONeko presidenteak bi taldeek bat egitea proposatu, eta horrela egin zuten. 2007an, taldeak Index Design saria irabazi zuten egindako diseinuari esker[6].
Finantziazioari dagokionez, enpresaren lehen inbertitzailea Musk izan zen, 7,5 milioi dolar inbertituz. Horretaz gain, enpresek eta beste inbertitzaile pribatu batzuek ere parte hartu zuten inbertsioan.
2008an, Teslak Martin Eberhard kofundatzailea eta dozena bat exekutibo kaleratu zituen. Honela, enpresako langileen % 10 kaleratu behar izan zuen, 2007an izan zituzten gehiegizko gastuak zirela eta. Model S-aren atzerapenaren ondorioz, 2008an langileen laurdena kaleratua izan zen. Horretaz gain, Michiganeko ingeniaritza-bulegoa itxi zuten.
2009an, Daimler AGk Teslaren akzioen % 10 erosi zuen 50 milioi dolarren truke. Honela, Teslak zein Daimlerrek bateria-sistemetan eta auto-proiektuetan kooperatzea adostu zuten. Urte horretan bertan, Estatu Batuetako energia departamentuak 465 milioi dolarreko mailegua onartu zuen. Mailegu hau Model S autoaren ingeniaritzan eta produkzioan inbertitu zen[7] .
2008ra arte Teslak telefono, internet eta egoitza zentralaren bidez saltzen zituen automobilak. Honela, 2008an lehenengo denda ireki zuten Los Angelesen. 2012an, 20 denda eta tailer zituzten Europan, Asian eta Ipar Amerikan zehar banatuta. Denda hauek, hiririk garrantzitsuenen luxuzko sektoreetan daude kokaturik. Gainera, denda batzuek zerbitzu-lantegiak ere badituzte.
Teslaren bezeroek ez dute traturik frankiziadunekin, baizik eta enpresako pertsonalarekin soilik. Honela enpresak inbentario-kostuak, garantia-gestio eta zerbitzuen kontrol handiagoa lortu nahi du. Honetaz gain, enpresa merkataritza-sarearen jabe denez, kontzesionarioek dakartzaten arazoak eta gastuak ekiditen dituzte.
Bere dendetan saltzeaz gain, Teslak sarritan erakusgarri jartzen ditu bere autoak saltoki-guneetan. Bertan, merkataritza-guneko bezeroek nahi beste galdera egin diezazkiokete lekuan egongo den pertsonal adituari. Honela, bezeroak esperientzia ezberdin bat eskuratzen du. Izan ere, 3 hilabetetan eginiko erakusketa desberdinetan adituek bezeroen 400.000 galdera inguru erantzun zituzten .
Beste fabrikatzaileek ez bezala Teslaren autoen prezioak ez dira negoziagarriak. Hori bai, bezeroak gehigarriak jarri diezazkioke. Horregatik, enpresak ez du autoen depositu finkorik, Teslak autoa bezeroak konfiguratu duen bezala fabrikatzen duelako.
Korporazioaren lehenengo autoa Tesla Roadster izan zen, litio-ioizko bateriak erabiltzen dituena. Esan beharra dago, kargako 200 milia (322 km) baino gehiagoko autonomia lortzen duen lehenengo beribila dela[8]. Oinarrizko modeloak 0tik 60 milietara (97 km/h) azeleratzen du 3,9 segundoan. 2009an, oinarrizko modeloaren amaierako salneurria 109.000 dolar zen. Tesla Roadster Time aldizkariaren azalean agertu zen 2006ko abenduan “2006ko garraio-asmakuntzarik onenaren sari” gisa.[9]
130.000 erreserba baino gehiago zituen ezagutzera eman aurretik, eta ez da 2017ra arte ekoizten hasiko (Europara 2018an iristekoa da).
Modelo hau publiko guztietara iristeko diseinatua izan da. Izan ere, tamainaz txikiagoa da eta salneurri murriztua du: 35.000 dolar (31.000 euro), aurrekoekin konparatuta Model X (120.000 dolar) eta Model S (70.000 dolar) askoz merkeagoa dena.
Tesla Model 3-aren autonomia 400 kilometrora iritsiko da, karga bakarrarekin. Oinarrizko bateriak ahalbidetutako autoaren abiadura 75-90 km/h izango da. Horretaz gain, modelo hau 0tik 100 kilometrotara 6 segundo baino gutxiagoan pasatzeko gai da, eta Model S-a baino % 25 txikiagoa izango da. Bestalde, bi maletategi (bat aurrean eta bestea atzean) eta beirazko sabai panoramikoa izango du. Gainera, Tesla Model 3-ko ibilgailu guztiek Superkargagailuak erabiltzeko aukera izango dute.
Teslak bi energia biltegiratze-sistema aurkeztu zituen 2015eko apirilaren 30ean: Powerwall eta Powerpack. Tesla Powerwall bizilekuetako sare elektrikoa indartzeko balio duen litio-ioi bidezko bateria-multzo bat da. Gainera, energia-iturri berriztagarrietatik (eguzki-instalazioak, instalazio eolikoak…) eratorritako energia elektrikoa edota elektrizitatea merkeagoa denean (gaueko ordutegian) biltegiratu dezake[10] . Instalazio handiagoetarako, Teslak 100 kWh baino gehiagoko kapazitatea duen Powerpack sistema sortu zuen[11].
Tesla enpresak energia berriztagarrien alde egiten du, beraien autoak ahalik eta modu garbienean kargatu ahal izateko, horregatik teila fotoelektrikoak diseinatu dituzte, honela eguzki plakak etxearen teilatuaren gainean jarri ordez teilaturen zati bat bilakatuz. Teila hauek sortutako energia power wall-etan energia gordetzeko diseinatu dituzte.(Salmenta urtea oraindik zehazteko dago baina erreserba daitezke.)
Tesla enpresaren egoitza Palo Alton dago (Kalifornia). Bertan, ikerketa- eta garapen-sailak daude, eta baterien, motorren, potentzia-elektronika eta softwarearen probak egiten dituzte[12].
Aurretik esan bezala, Teslak kontzesionario propioak ditu. Tesla denda gehienek tailer bat dute gehituta. Enpresak, Tesla Rangers izeneko zerbitzua eskaintzen die bezeroei. Tesla ranger direlakoak etxez etxe kotxe konponketak egiten dituzten langileak dira. Tesla ibilgailuen jabeek mugikor edo memoria-txartelaren bitartez diagnostiko datuak bidal ditzakete Tesla Rangers langileei. Honen bitartez arazo asko diagnostikatu eta konpondu daitezke fisikoki ibilgailua ikusi aurretik. Bestela, konponketa- edo mantentze-lanak egin behar direnean, bezeroak Tesla tailer batean hitzordua eskatzen du.
Tesla rangerrek beren joan-etorrietan konponketa asko egin ahal dituzte, adibidez: urteroko azterketak, software eta firmware eguneratzeak, modulu elektronikoen eta osagai mekanikoen aldaketak… [12] Konponketa handiagoa bada eta auto-jasogailu bat behar bada, kotxea Tesla tailer gertuenera eramaten da.
Tesla superkargagailuak korronte zuzenean 130 kW-koak dira gutxi gorabehera. Birkargatzeko Tesla geltoki azkarrek 120 kW-ko potentzia eman ahal dute, eta leku batzuetan 135 kW. Bateriaren % 50 kargatzeko aukera ematen dute 20 minututan, %80 40 minututan eta osoki kargatzeko 75 minutu behar dituzte.
2012ko irailaren 25ean, Teslak birkargatze-geltoki azkarrak aurkeztu zituen (ingelesez, superchargers). Birkargatze-geltoki hauek errepideetako atseden-guneen aurrean jartzen ditu, gidariak atsedena hartzen duen bitartean autoa kargatu dadin. Hauek 100-120 kW-ko eguzki-panelak izaten dituzte kotxeak kargatzeko. Birkargatze hauek Tesla Model S eta Model X guztientzako doan dira betirako. Momentu honetan 100 birkargatze-geltoki inguru daude. 2014ko apirilean, Teslak 14 superkargagailu zituen Europan zehar banatuta[13].
Gidaria Tesla trukaketa-geltoki batera joaten da, non ibilgailua zulo baten gainean posizionatzen duen. Robot bidezko sistema baten bitartez bateria-multzoa karrozeria finkatzen duten torlojuak kendu, paketea beherantz bota, pakete kargatu bat jarri eta torlojuak estutzen dira zehaztutako estutze-parearekin. Gidaria ez da autotik jaisten prozesuak irauten duen bitartean (90 segundo inguru). Teslak proiektuari amaiera ematea erabaki zuen, berarekin jarraitzea ez zelako ekonomikoki bideragarria.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.