From Wikipedia, the free encyclopedia
Litio-ioizko bateria edo Li-ioi bateria (LIB gisa laburtua) bateria kargagarri bat da, litio ioiak elektrodo negatibotik elektrodo positibora mugitzen direnak kargatzean eta alderantziz deskargatzean. Li-ioi bateriek litiozko konposatu bat erabiltzen dute, elektrodo material gisa. Elektrolitoak, mugimendu ionikoa ahalbidetzen dutenak eta bi elektrodoek litio-ioizko bateria osatzen dute.
Litio-ioizko bateria | |
---|---|
Bateria elektrikoa | |
Litio-ioizko bateriak[1] etxeko elektronikan oso arruntak dira. Elektronika eramangarriko bateriak kargatzeko erabilienak dira, energia-dentsitate handikoak, memoria-efektu txikiak eta auto-deskarga baxuak direlako. Bestalde litio ioizko bateriak oso erabiliak dira gaur egungo militaritzan, ibilgailu elektrikoetan eta aereoespazioko aplikazioetan.
Kimika, errendimendua, kostua eta segurtasun ezaugarrien arabera LIB mota desberdinak daude. Eskuko elektronikan LIBS bat erabiltzen da, litio kobaltoaren oxidoan oinarrituta dagoena (LiCoO2), energia-dentsitate handia eskaintzen duena, baina segurtasun arriskuak aurkezten dituena hondatua dagoenean. Litio ioi fosfatoaren (LiFePO4), litio ioizko manganeso oxidoaren bateria (LiMn2O4, Li2MnO3, edo LMO), eta litio nikel manganeso kobaltoa oxido (LiNiMnCoO2 edo NMC) energia-dentsitate txikiagoak eskaintzen dituzte, bizitza luzeak eta mundu errealaren erabilerarako zorigaiztoko gertakarien aukera gutxiago (adibidez, sua, leherketa, eta abar). Bateria horiek oso erabiliak dira tresna elektrikoetarako, mediku ekipamenduetarako eta beste roletarako.
M. Stanley Whittingham-ek proposatu zituen gaur egungo Birghamton univertsitatean. Whittingham-ek TiS edo titanio(II) sulfuroa eta litioa erabili zitueen elektrodo moduan.
1985.urtean, Akira Yoshinok bateria prototipo bat egin zuen, non karbonozko elektrodo bat (litio ioiak sar zitezkeen) eta LiCoO2 erabili zuen. Litio metalikozko materialak ez erabiltzeak segurtasunean hobekuntza handia ekarri zuen litioa erabiltzen zuten baterietan. Litio kobalto oxidoaren erabilerak produkzio industriala erraztu zuen. Hau izan zen litio ioizko baterien sorrera. Bateria modernoak eta komertzializazioa.
1989, John B. Goodenough eta Arumugam Manthiramek Texaszko Unibertsitatean (Austinen), demostratu zuen polianioiak dituzten katodoek, oxidoek baino boltai handiagoak sortzen dituztela efektu induktiboarengatik.
1991, Sony y Asahi Kaseiek lehenengo litio ioizko bateria komertziala atera zuten merkatura.
1996, Goodenough, Akshaya Padhi eta bere laguntzaileek litio ioi fosfatoa (LiFePO4) eta beste fosfato-olibinoak (litio metalezko fosfatoak, olibinoen egitura berdinarekin) elektrodoentzako materialtzat identifikatu zuten.
2002, Yet-Ming Chiang yeta berte MIT-eko laguntzaileek litio ioizko baterien errendimenduan hobekuntza handia lortu zuten, aluminioa, niobioa eta zirkonioa dopatze bidez materialaren eroankortasuna areagotuz.
2004, Chiang-ek berriro errendimendua handitu zuen 100 nanometroko diametro baino gutxiagoko burdinazko fosfatozko partikulak erabiliz.
2011, as baterías de Li-ion supusieron el 66% de todas las baterías recargables en Japón.
2015, Tesla Motors konpainiak bi energia biltegiratze sistemak aurkeztu zituen, litio-ioizko bateriak erabiliz, Tesla Powerwall. Honen helburua energia berriztagarrien elektrizitatea gordetzea zen, hala nola fotovoltaikoa edo haizea.
Gaur egun bateria mota asko daude. Lehen postuan berun azidozkoak daude. Hauek bikainenak bezala ezagutzen dira eta zaharrenetarikoak diren arren oso zabalduak daude gizartean. "Baterias de arranque" bezala ezagutzen dira, hain zuzen ere autoen eta beste hainbat ibilgailuen bateriak berpizteko erabiltzen dira.
Bigarren postuan daudenak Nikel/Kadmiozkoak dira. Hauek aurrekoen aldean teknologikoki dezente aurreratuegoak diren arren salmenta kontrolatua dago Kadmioa toxikoki aktiboa baita.
Hirugarren mailan aurrekoaren bertsio hobetu gisa Nikel metal hidrurozkoak dira merkeagoak dira eta bolumen berean energia gehiago gordetzeko ahalmena dute. Hala ere Ni-Cd motakoa gehiago erabiltzen dira kontsumo txikiak edo eta deskarga maila handiak dituzten gailuetan.
Laugarren postuan izango genituzke litio ioizko bateriak
Deskaga bitartean, litio ioiak elektrodo negatibotik elektrodo positibora higitzen dira elektrolitoetatik, eta elektroiak, aldi berean, kanpo zirkuitotik norabide berdinean higitzen dira ere. Bateria kargatzen dagoenean, kontrakoa gertatu ohi da. Hona hemen ekuazio batzuk kimikoki azalduz
Litio ioizko pilan erredox erredakzioak gertatzen dira:
Elektrokimikan, erreaktiboak litio ioi baterietan elektrodo positiboak eta negatiboak dira eta elektrolitoak elektrodoen arteko mugimendua ahalbidetzen dutenak. Energia elektrikoa bateriatik higitzen da kanpo zirkuitu bateko elektroien karga edo deskargaren ondorioz.
Bi elektrodoek ahalbidetzen dute litio ioien higidura beraien estrukturaren barnetik eta kanpotik, non prozesu horiei sarrera eta irteera deritze hurrenez hurren.Deskaga bitartean, litio ioiak elektrodo negatibotik elektrodo positibora higitzen dira elektrolitoetatik, eta elektroiak, aldi berean, kanpo zirkuitotik norabide berdinean higitzen dira ere. Bateria kargatzen dagoenean, kontrakoa gertatu ohi da. Hona hemen ekuazio batzuk kimikoki azalduz.
Litiozko ioi bateri batean, elektrodo positiboetatik negatiboetara higitzen dira metal transizioa oxidatuz, Co3+tik Co4+ra kargatzean, eta deskargatzean Co4+etik
Co3+ra. Kobalto elektrodoa x < 0.5 (x, moletan) bakarrik da itzulgarria, deskarga posible guztia limitatzen. Bateria hau SONYk garatu zuen 1990. urtean.
Azken urteetan asko erabiltzen den teknologia da elektronika naiz elektrika kontuetan (ordenagailu portatiletan, mugikorretan, MP3-etan…) hainbat abantaila baititu:
Dituen alde on guztiez gain, ez da energia metatzeko sitema perfektu bat eta desabantailak ditu.
Hemen batzuk:
Kontuan izan behar da litiozko bateria konbinazio ugari daudela merkatuan, eta horrek hainbat ezaugarri sor ditzake. Horien artean aurkitzen ditugu:
Teknologia hauetan, bateria mota hauek azkarren gastatzen diren bateriak izan ohi dira, eta hau saihesteko, segurtasun neurri batzuk hartu ohi dira.
Bateria hauek dira memoria efektu txikiena dituztenak beste teknologia guztien artean, horregatik betegabeko ziklo batzuk ondoren beharrezkoa da bateriaren kalibrazio oso bat egitea efektu hau desagerrarazteko. Bere bizitza erabilkorra luzatzeko, zenbait zaintza beharrezkoak dira:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.