Taipaleko gudua Bigarren Mundu Gerran, Finlandiaren eta Sobietar Batasunaren arteko Neguko Gerra barruan, 1939ko abenduaren 6tik 27ra bitartean izandako borroka sorta bat izan zen. Guduak Sobietar Batasuneko kanpaina baten parte izan ziren, Finlandiako Mannerheim lerroan sartzeko Kareliako istmoaren eskualdean, Finlandiako hegoalderantz bide bat irekitzeko. Indar sobietarrek ezin izan zituzten finlandiarren defentsak hautsi, nahiz eta kopuruz nagusi izan.[2]

Datu azkarrak Mota, Honen parte da ...
Taipaleko gudua
Thumb
Thumb
Motagudu
Honen parte daNeguko Gerra
Denbora-tarte1939ko abenduaren 6a - 1939ko abenduaren 27a
KokalekuSolovyovo
HerrialdeaErrusia
Itxi
Thumb
Oroigarria Taipalen, egungo Solovjovo.[1]

Lehen enfrentamenduak

Azaroaren 30ean, sobietar indarrek Finlandiako muga zeharkatu eta airetik helburu zibilak bonbardatu zituzten. Kareliako istmoa, bi beligeranteek bi sektore militarretan banatu zuten: bata Ladoga aintziraren ondoan eta, bestea, Finlandiako golkoaren ondoan. Ladogako sektorean, sobietar aginteko ofiziala Vladimir Grendahl zen, eta finlandiar aldean, Erik Heinrichs. Abenduaren 3an, Grendahlek bere sektorean aurrera egiteko agindua jaso zuen, beste sektorearen defendatzaileak ugariagoak zirelako eta erresistentzia gogorragoa eskaintzen zutelako. Istmoko golkoaren aldean Viipurira iristeko aurreko helburua bigarren mailako lehentasun bihurtu zen. Erasoa abenduaren 6an hasi zen, finlandiarrak Mannerheim lerrora erretiratu zirenean.[3]

Gudua: abenduaren 6tik 27ra

Taipaleko bataila abenduaren 6an hasi zen, 7. Armadako dibisio sobietarrak Taipale ibaia hiru lekutan zeharkatzen saiatu zirenean. Lurra oso laua zen eta sobietarrek ez zuten babesteko tokirik; finlandiarren hamargarren dibisioko artilleriak galera handiak eragin zizkien sobietarrei, orduan. Hala ere, sobietar indarren tamaina handiaren ondorioz, erasotzaileek zubi-buru bat ezarri zuten ibaian.

Finlandiarrek hain biktima larriak eragin zituzten, non unitate batzuk erretiratu egin behar izan zituzten. Hurrengo egunetan, finlandiarrek eraso gehiago eragin zituzten, sobietar unitate askoren kolapsoa eraginez. Hala eta guztiz ere, ez ziren behar bezain indartsuak izan sobietarren aurrerapena gelditzeko, eta laster zubiaren burua pixkanaka handitu zen, bidean zeuden errefortzuentzako lekua ziurtatuz. Abenduaren 12rako, zubi-burua nahikoa handia zen Taipaleko sektorean aurrerapen bat bultzatzeko.[4][5]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.