zinema zuzendari espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Sílvia Quer (Bartzelona, Katalunia, 1962ko abuztuaren 25a) telebista-eta zinema- zuzendari kataluniarra da, publizitate iragarkiak egiten eta irakasle aritzen dena. TV3 katean hasi zen lanean, Poblenou, Secrets de família, Laberint d'ombres edo Nissaga de poder lanetan. El 2004 egin zuen debuta zineman Febrer lanarekin. 2018an telebistako Gaudí film onenaren Saria irabazi zuen La llum d'Elna lanarekin, Maternitat d'Elna/Elnaren amatasunari buruzko telefilmarekin.[1][2] 2022an Silvia Quer eta Abigail Schaaff zuzendutako Berenàveu a les fosques lana telebistarako film onenaren Gaudi saria jaso zuen.[3][4]
Sílvia Quer | |
---|---|
(2021) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1962ko abuztuaren 25a (61 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria |
Aktoreen zuzendaritza ikasi zuen San Antonio de los Baños Nazioarteko Zinema eta Telebista Eskolan (Kuba).
1990ean, haurrentzako entretenimendu-saioak egiten hasi zen: diseinua eta errealizazioa Super3 programaren hasieran, Telebista Sari Nazionala. 1993an,telebista-kate bererako, telesail dramatikoak zuzendu zituen.
Telebistako serieetako kapituluen zuzendaria: Poble Nou/ Herri Berria (1994), Secrets de família/ Familiaren sekretuak (1995), Laberint d'ombres/Laberinto de sombras (1998), Nissaga de poder /Alcurnia de poder, Nissaga, l'herència, Alcurnia, la herentzia, Mayoria absoluta/Gehiengo absolutua (2002), 50 anys de/50 urte... (2009). Els telefilms Valeria (2000), Biarritzeko Zinemaldian saritua; L'estratègia del cucut/La estrategia del cucú (2001), Carlos, Vianako printzea (2001), Nafarroako Karlos IV.aren gainekoa, Veneziako Zinemaldian saritua eta Sara (2003). 2006an, Febrer /Otsaila lanarekin hasi zen zineman.
Haren hurrengo lanak, berriz ere, telefilmak izan ziren. 2005ean Maria Assou izan zen. Handik bi urtera, Pacient 33 filmatu zuen (2007), Juanjo Puigcorbérekin. 2009. urtean, 23-F: el dia més difícil del Rei/23-F: Erregearen egunik zailena (2009), TVErakoeta TV3-rako, estatu-kolpearen saiakerari buruzkoa; besteak beste, Ondas saria, Sari Nazionala, eta serie txiki onenaren Gaudí saria; La otra ciudad (2009), TVErako eta TV3rako, Tristán Ulloak interpretatutako drama. 2010. urtean, Operación Jaque (2010) zuzendu zuen TVErako, Ingrid Betancourt bahitu eta erreskatatzeari buruzko serie txikia. Telesail hori International Emmy sarietarako izendatu zuten 2011n, eta Miarritzeko Zinemaldian miniserie onenaren Urrezko Fipa saria jaso zuen. Bambú Producciones enpresarekin Kolaboratu zuen, Gran Reserva (2011), Gran Hotel (2012), Velvet (2013) eta Sota Sospita/Susmopean (2014). Berriro ere Bartzelonan La Xirgu (2015) zuzentdu zuen, Laia Marull protagonista zuela. Sé quién eres Mediaseterako, 2017ko Ondas saria; La llumd'Elna/Elnaren argia (2016) TV3, TVE eta RTSrako. 2016. urtean Tierra cremada/Lur errea dokumentala ere zuzendu zuen, Miquel Serra Pàmiesi buruzkoa, Bartzelona suntsitzea saihestu zuena. 2017an, Torcuato Fernández Mirandaren figurari buruzko De ley a la ley/Legetik legera filmatu zuen TVErako.
La mujer del siglo lanean Bartzelonan 1919. urtean umezurtz eta ijito izan zen neska gazte baten istorioa kontatzen du, bere izaeragatik bereizkeriaren aurka borrokatu zuena.[5]
Bere zuzendaritza-lanarekin batera, publizitate-iragarkiak egiten ditu eta ikus-entzunezkoen eta aktoreen alorretan irakasten du. Judith Colell i Pallarès zuzendaria buru duen Kataluniako Zinemaren Akademiako Batzorde berriko kide da 2021eko ekainetik.[6]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.