From Wikipedia, the free encyclopedia
Ingrid Betancourt Pulecio (Bogota, 1961eko abenduaren 25a) politikari kolonbiar-frantziarra da.
Ingrid Betancourt | |||||
---|---|---|---|---|---|
1998ko uztailaren 20a - 2002ko otsailaren 23a
1994ko uztailaren 20a - 1998ko uztailaren 20a Barrutia: Bogota | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Bogota, 1961eko abenduaren 25a (62 urte) | ||||
Herrialdea | Frantzia Kolonbia Seychelleak | ||||
Familia | |||||
Aita | Gabriel Betancourt Mejía | ||||
Ama | Yolanda Pulecio | ||||
Ezkontidea(k) | Fabrice Delloye (1983 - 1989) Juan Carlos Lecompte (1997 - 2011) | ||||
Seme-alabak | |||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Parisko Ikasketa Politikoetako Institutua Lycée français Louis Pasteur (en) Harris Manchester College (en) | ||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
Alderdi politikoa | Kolonbiako Alderdi Liberala | ||||
Familia aristokratiko baten barruan jaioa, haurtzaroa Parisen igaro zuen, eta geroago bertan politika ikasi zuen.
Kolonbiara bueltan, Partido Verde Oxígeno izeneko alderdi ekologista sortu zuen 1994an. Lau urte geroago, 1998an, senatuan sartu zen, boto ugari jaso ondoren. Horrek ekarri zion heriotza-mehatxuak jasotzea, eta horren ondorioz seme-alabak Zeelanda Berrira bizitzera joan ziren, aitarekin.
Azkenik, 2002an herrialdeko presidentea izateko aurkeztu zuen bere burua, kanpainari ekiten. Orduan FARC talde armatuak bahitu zuen, urte hartako otsailean, beste pertsona batzuekin batera. Hor hasi zen 6 urte baino gehiagoko bahiketa luzea. Tartean, Álvaro Uribe eskuindarrak hauteskundeak irabazi zituen, eta FARCekin inolako negoziaziorik egitea hasieran baztertu izan zuen. 2003ko uztailean Opération 14 juillet delakoak huts egin zuen, Betancourt askatzeko xedearekin egindakoa, eta azkenean Frantziako gobernuan eskandalua eragin izan zuen. 2004an Uriberen gobernuak jarrera aldatu zuen eta FARCekin harremanetan hasi zen, baina emaitzarik ez zuen eman bahiketari zegokionez. 2007an publikoki argitaratu zuten Betancourt oraindik bizirik zegoela, oso ahulduta baina, eta haren amari igorritako gutuna publiko egin zuten.
2008an hainbat saiakera egin izan zuten Ingrid Betancourt askatzeko, besteak beste Hugo Chavez presidente venezuelarrak egindakoa (Operación Emmanuelle), baina azkenik Kolonbiako armadak burututako operazioa (Operación Jaque) izan zen arrakasta lortu zuena: uztailaren 2an Betancourt eta beste 14 pertsona askatu zituzten.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.