Susa (hiria)
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Susa[1] (persieraz: شوش, Shush, ʃuʃ ahoskatua; antzinako grezieraz: Σοῦσα, ˈsuːsa ahoskatua; asirieraz: ܫܘܫ, Shush; antzinako persieraz: Çūšā; Bibliaren hebreeraz: שׁוּשָׁן, Shushān) Elamdar, Persiar eta Partiar inperioen antzinako hiria izan zen, Tigris ibaitik 240 kilometro ekialdera kokatua, gaur egungo Irango hego-mendebaldean. Gaur egun, antzinako hiritik, hondakin zelai handi bat baino ez da geratzen, baina badago hiri bat bere izenetik eratorria, Xux, gertu.
Susa (hiria) | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Susa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Iran |
Probintzia | Khuzestan |
Irango eskualdea | Shush County |
Irango barrutia | Central District |
City of Iran | Shush |
Koordenatuak | 32°12′N 48°15′E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | K.a. 4000 |
Suntsipena | 1218 (egutegi gregorianoa) |
Arkitektura | |
Azalera | 600 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 1455-001 |
Eskualdea[upper-roman 1] | ? |
Izen-ematea | bilkura) |
Susa, eskualdeko kokaleku antzinakoenetako bat da, ziur aski K.a. 4. milurtekoan sortua. Beranduago Elamdar Inperioaren hiriburu bihurtu zen. Izena elamera dator, forma anitzetan idazten zen (Šušan, Šušun, etab...) eta, dirudienez, Susən ahoskatzen zen. Šušan babiloniar eta asiriar inperioek inbaditu zuten kanpaina bortitzetan. Babiloniar konkistaren ondoren, izena ez zen behar bezala interpretatu eta Šušan («lilia») hitz semitarekin lotua izan zen.
Baliteke Ziro II.aren erregealditik (K.a. 559-K.a. 529) Persiar Inperioaren hiriburuetako bat izatea. Aldi berean, izena eman zion satrapiaren hiriburua ere izan zen, Susiana alegia. Susatik abiatu omen zen Xerxes I.a K.a. 481eko udan, Kritaliarantz (Kapadozia) Grezia konkistatzeko. Alexandro Handiak konkistatu zuen K.a. 331n.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.