Spitsbergen
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Spitsbergen[1] (lehen Mendebaldeko Spitsbergen deitua; norvegieraz: Vest Spitsbergen edo Vestspitsbergen)[2] Norvegiako Svalbard uhartediko uharterik handien eta populatuena da. Uhartediko mendebaldeko mutur hau Ozeano Artikoa, Norvegiako itsasoa eta Groenlandiako itsasoaren muga da. Spitsbergenek 39.044 km2 azalera du, Norvegiako handiena eta munduko 36. uharterik handiena izanik. Hiriburu administratiboa Longyearbyen bada ere, badaude beste herrixka ere: Barentsburg errusiar meategia, Ny-Ålesund ikerketa-gunea eta Sveagruva meategia.
Spitsbergen | |
---|---|
| |
Bertako izena | Spitsbergen |
Geografia | |
Kokapena | Ozeano Artikoa |
Uhartedia | Svalbard |
Azalera | 39.044 km2 |
Punturik garaiena | Newtontoppen |
Politika | |
Herrialdea | Norvegia |
Hiri populatuena | Longyearbyen |
Hiri populatuenaren biztanleria | 2.060 bizt. |
Gizartea | |
Biztanleria | 2.753 bizt. |
Dentsitatea | 0,07 |
XVII. eta XVIII. mendeetan baleak harrapatzeko kokagunea izan ondoren, utzi zuten. XX. mendean ikatz-meatzaritza hasi zen. 1920ko Svalbard itunaren ondorioz, norvegiar burujabetza onartu zuten. Itun honek Svalbard eskualde aske eta desmilitarizatu bilakatu zuen. Norvegiar "Store Norske" eta errusiar "Arktikugol" bertan lan egiten zuten mea-enpresa bakarrak dira. Bertan Svalbardeko Munduko Hazien Gangaren egoitza dago.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.