Groenlandiako itsasoa

itsaso From Wikipedia, the free encyclopedia

Groenlandiako itsasoamap

Groenlandiako itsasoa Ozeano Artikoko bazterreko itsasoa da. Iparraldean Fram itsasartea du, ekialdean Barents itsasoa eta Svalbard, hegoaldean Norvegiako itsasoa eta Islandia, eta mendebaldean Groenlandia. Guztira 1.205.000 kilometro koadroko eremua hartzen du.[1]

Datu azkarrak Eskualdea, Kontinentea ...
Groenlandiako itsasoa
Thumb
EskualdeaGroenlandia, Islandia, Norvegia
KontinenteaEuropa eta Ipar Amerika
Koordenatuak76°40′08″N 8°10′14″W
Azalera1.205.000 kilometro koadro
Sakonerabatez bestekoa: 1.444 metro
handiena: 4.846 metro
Itxi

Groenlandiako itsasoa da Ozeano Artikoaren eta Ozeano Atlantikoaren arteko bide nagusia. Baina, izozmendiak direla eta, oso gutxitan nabiga daiteke iparraldeko aldean.

Batez besteko sakonera 1.450 metrokoa da, eta handiena 4.800 metrokoa. Bertako klima gogorra da oso, ipar haizeak jo ohi du eta tenperatura gutxitan da 0 °C-tik gorakoa. Zooplankton ugari dagoenez, bakailaoa, sardinzarra, izokina, fletana eta platuxa leuna oso ohikoak dira, eta baita itsas-hegazti eta ugaztun asko ere, tartean itsas txakurrak, baleak eta izurdeak.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.