Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Synapsida (grezieraz fusionatutako arkua) animalia mota bat da, narrastien barrukoa baina, era berean, ugaztunak biltzen dituenak (ugaztunen ezaugarri asko dituzte eta, hori dela eta, ugaztunen aurrekotzat hartuak izan dira).
Synapsida | |
---|---|
Pennsylvaniar-Gaur | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Baliorik ez | Synapsida Osborn, 1903
|
Azpibanaketa | |
Kladoak (filogenetikoak) | |
|
Definizioz Mammalia eta Mammaliatik beste edozein Amniotatik baino gertuago dauden animalia guztiak barne-biltzen ditu. Lehen synapsidoak normalki Pelycosaurus izena hartzen dute, ugaztun-itxura zutenak Therapsida. Literatura klasikoan ugaztun ez direnak ugaztunkara izena jasotzen dute, baina kladistikaren barruan proto-ugaztun izena hartzen dute. Amniotaren eboluzioz sortu ziren eta sortu ziren taldeen artean handienen artean dago, Sauropsidarekin batera (narrastiak eta hegaztiak). Tenporalean leiho bakarra dute begiaren atzealdean eta ezaugarri hau lehen aldiz Karboniferoan azaldu zen, orain 324 milioi urte.
Lehen, bi multzo nagusi bereizten ziren: pelikosauroena (Permikoaren bukaerakoa) eta terapsidoena (Triasikokoa).
Synapsida Permiarrean zehar oso talde arrakastatsua izan zen. Permiar iraungitzearekin batera euren kopurua asko jaitsi zen eta espezie batzuek baino ez zuten lortu Triasikora igarotzea, nahiz eta Archosauria taldekoek euren lekua irabazki. Kretazeoan azken kideak desagertu ziren. Hala ere ugaztunen lehenengo arbasoak talde honetakoak zirenez berez taldea ezin da desagertutzat eman. Gizakiak azken milaka urtetan izandako gorakadak berriro jarri du talde hau nagusi moduan.
Synapsida |
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.