Irlandar abeslari, konpositore eta aktibista (1966–2023) From Wikipedia, the free encyclopedia
Shuhada' Sadaqat,[1] jaiotzez Sinéad Marie Bernadette O'Connor eta profesionalki Sinéad O'Connor izenaz ezaguna (Dublin, 1966ko abenduaren 8a - Londres, 2023ko uztailaren 26a) abeslari irlandarra izan zen.[2][3][4]
Sinéad O'Connor | |
---|---|
(2014) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Sinéad Marie Bernadette O'Connor |
Jaiotza | Glenageary eta Dublin, 1966ko abenduaren 8a |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Bizilekua | Knockananna Dalkey Bray Londres |
Heriotza | Londres, 2023ko uztailaren 26a (56 urte) |
Hobiratze lekua | Deans Grange Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: Biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa asma respiratory tract infection (en) |
Familia | |
Aita | John O’Connor |
Ezkontidea(k) | John Reynolds (en) (1989ko martxoa - 1991ko azaroa) Nick Sommerlad (en) (2001 - 2002ko uztaila) Steve Cooney (en) (2010eko uztaila - 2011ko apirila) Barry Herridge (en) (2011 - 2011) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Newtown School, Waterford (en) |
Hizkuntzak | ingelesa Irlandako gaelera |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria, gitarra-jotzailea, apaiza, aktorea, musikagilea, musikaria, rock singer (en) eta abeslaria |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Bob Dylan |
Kidetza | Big Blue Ball In Tua Nua (en) |
Genero artistikoa | rock alternatiboa pop rock reggaea folk rock college rock (en) Celtic rock (en) Indie popa |
Ahots mota | mezzosopranoa |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa Tin whistlea perkusio instrumentua pianoa |
Diskoetxea | Chrysalis Ensign Records (en) Vanguard Records (en) One Little Indian Nettwerk (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | sunismoa katolizismoa kristautasuna |
sineadoconnor.com | |
|
Estilo asko landutako egilea da, pop eta ingelesez nagusiki. Hala ere, Sean-Nós Nua bere zortzigarren diskoan gaelerazko abestiak ere sartu zituen, folk musikaren ukituekin batera.
Atal honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Kantariaren inguruan hainbat polemika piztu izan dira behin baino gehiagotan: 1990ean uko egin zion Estatu Batuetako antzoki batean jotzeari, kontzertuaren aurretik ereserki nazionala ematen bazuten. Kantariaren arabera, ez zen egokia "gerra eta abertzalekeria garaietan erabiltzen ziren ekintzak" eta artea uztartzea.
1992an Saturday Night Live telebista saiorako zuzeneko batean zehar Eliza Katolikoaren kontrako kritika gogorrak zituen kantu bat abestu zuen (Bob Marleyren War kantuaren bertsio bat), eta garaiko Aita Sainduaren, Joan Paulo II.aren, argazkia kamaren aurrean zatikatu. Ekintza horiek hautsak asko harrotu zituen, eta handik gutxira Bob Marleyren omenezko kantaldi batean entzuleek txistu eta irainka hartu zuten.
Grammy Sariari uko egin zion, euren kutsu komertzialagatik protesta eginez, eta hainbat artistarekin ere ika-mikak izan zituen.
2017an izena aldatu zuen, eta ofizialki Magda Davitt bihurtu zen. Arau heteropatriarkalei aurre egiteko egin zuen hautu hura.[5] Geroago, islama erlijiotzat hartu zuenean, Shuhada' Davitt izen berria hartu zuen, eta 2019an abizena aldatu zuen, bere izen osoa Shuhada' Sadaqat izanik.[6]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.