idazle norvegiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Sigrid Undset (Kalundborg, Danimarka, 1882ko maiatzaren 20a - Lillehammer, Norvegia, 1949ko ekainaren 10a) norvegiar idazlea izan zen. Marta Ulia anderea (1907) nobelarekin eman zen ezagutzera, eta haren ondotik Jenny (1911) eta Udaberria (1914) lanak argitaratu zituen. Bere garaiko feminismoaren aurka zegoen, eta nobela horietan maitasun librearen aldekoak kritikatu zituen eta emakumearen etxeko lana azpimarratu zuen ("Ez zaitezte feministak izan, izan zaitezte emakumeak, emazteak eta amak"). Kristin Lavransdatter (1920-1922) eta Olav Audunssön (1925-1927) nobelak dira ezagunenak; gizonaren eta emakumearen arteko lehia dute gaitzat. 1925ean, katolizismora bihurtu zen eta esperientzia hori kontatu zuen Gymnadenia (1929) eta Sasia sutan (1930) obren bidez. Erlijioaz zituen ideiak azaldu zituen Ida Elisabeth (1932), Emakume fidela (1936) eta Madame Dorthea (1936) lanetan. Nazismoaren aurka zegoen, eta alemaniarrek Norvegia okupatu zutenean, Estatu Batuetara erbesteratu behar izan zuen. 1928an Literaturako Nobel saria jaso zuen.
Sigrid Undset | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kalundborg, 1882ko maiatzaren 20a |
Herrialdea | Norvegia |
Heriotza | Lillehammer, 1949ko ekainaren 10a (67 urte) |
Hobiratze lekua | Mesnali Churchyard (en) |
Familia | |
Aita | Ingvald Undset |
Ama | Charlotte Undset |
Ezkontidea(k) | Anders Castus Svarstad (1912ko ekainaren 29a - 1927) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Fru Ragna Nielsens skole (en) |
Hizkuntzak | norvegiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea, itzultzailea, idazlea, gidoilaria, prosalaria eta poeta |
Lantokia(k) | New York |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Norwegian Society of Sciences and Letters (en) American Geographical Society (en) |
Genero artistikoa | eleberri historikoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Erlijio-ordena | domingotar |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.