Shanghaiko gudua
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Shanghaiko gudua (japonieraz: 第二次上海事変 Dai-niji Shanhai jihen , euskaraz: «Shanghaiko bigarren istilua») edo Songhuko gudua (txinera tradizionalaz, 淞滬會戰; txinera sinplifikatuaz,: 淞沪会战; pinyinez, Sōnghù Huìzhàn) Txinako Armada Nazional Iraultzailearen eta Japoniako indar inperialen arteko lehen gudu garrantzitsua izan zen. 1937ko Txinak japoniar aurrerapena geldiarazteko egin zuen lehen ahalegin serioa izan zen, Marco Polo zubiko istiluaz geroztik geldiezina zirudiena.[1]
Shanghaiko gudua | |||
---|---|---|---|
Bigarren Txina-Japonia Gerra | |||
Japoniar gudarosteak Shanghain | |||
Data | 1937ko abuztuaren 13a – 1937ko azaroaren 26a | ||
Lekua | Shanghai | ||
Koordenatuak | 31°14′N 121°28′E | ||
Emaitza | Japoniar garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Txinak Japoniak bere lurraldea pixkanaka nola gehitzen zuen ikusi ondoren, Chiang Kai-shek jeneralak bere indarrak Txina barrurantz modu antolatuan erretiratzeari ekin zion. Denbora irabazteko eta bere tropen moral eskasa altxatzeko ahaleginean, Chiang Kai-shek bere troparik onenak Shanghaira bidali zituen, industria asko beste eskualde batzuetara ebakuatzea ahalbidetuz. Hurrengo hiru hilabeteetan, Shanghaiko erdigunea, bere aldiriak eta Jiangsu kostaldea XX. mendeko gudu bortitzenetako baten eszenatoki bilakatu ziren.
Aireko eta artilleriako laguntza gutxirekin, Txinako Armada nazionalistak troparik onenak galdu zituen hor, nazioarteko laguntzarik lortu gabe. Bestalde, japoniar tropek ezusteko harridura izan zuten ustekabeko erresistentzia txinatarrarekin topo egitean, Shanghai astebete baino gutxiagoan eroriko zela aurreikusi baitzuten. Borroka hori japoniar espantsionismoak Txinan aurkitu zuen erresistentzia setatsuaren hasiera izan zen eta, besteak beste, japoniar militarrak Asia hego-ekialdeko europar koloniak okupatzera eraman zituen.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.