From Wikipedia, the free encyclopedia
Serbiarra (serbieraz: Срби / Srbi, sr̩̂bi ahoskatua) hegoaldeko eslaviar herria da, Balkanetan jatorria duena. Serbian, Montenegron, Bosnia-Herzegovinan, eta, gutxiengo bat Kroazian bizi da.[3] Jugoslavia ohiako beste errepubliketan, Mazedoniako Errepublikan eta Eslovenian, gutxiengo inportantea ere badira. Ofizialki aintzat harturiko gutxiengoa osatzen dute Errumanian eta Hungarian. Diaspora ere badute, mendebaldeko Europatik (Alemania, Suitza eta Austria inguruan) eta Ipar Amerikatik hedatua.
Serbiarrak Срби Srbi | |
---|---|
1. lerroa: Jovan Vladimir • Eztebe Nemanja • Sava Serbiakoa • Eztebe Uros IV.a Dušan • Lazar Serbiakoa • Mehmed-paša Sokolović 2. lerroa: Zaharije Orfelin • Dositej Obradović • Karađorđe • Miloš Obrenović • Vuk Karadžić • Njegoš | |
Biztanleak guztira | |
12—13 milioi[1][2] | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
| |
Hizkuntza | |
Serbiera | |
Erlijioa | |
Eliza Ortodoxoa | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Hegoaldeko eslaviar |
Geografikoki, Europan Eliza ortodoxoa duen mendebaldeko mugarria dira. Serbiako printzerriak (1804-1815) bere birjaiotza modernoa suposatu zuen, Balkanetan otomandarrak, bulgariarrak eta austriar-hungariarrak borrokatu zituena. 1918an Jugoslaviako Erresuma sortu zutenean, independentzia galdu eta ez zuen berreskuratu 2006ra arte. Bitartean hainbat gerratan ibili da.
Serbiera Serbia eta Bosnia-Herzegovinako hizkuntza ofiziala da eta Montenegron gehiengoarena. Historikoki diagrafia erabili du, hau da latindar alfabeto eta zirilikoa aldi berean.[4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.