From Wikipedia, the free encyclopedia
Scilly uharteak (ingelesez: Isles of Scilly; kornubieraz: Ynysek Syllan) Kornualles herrialde edo konderriko mendebaldeko kostaldean dagoen uharte multzoa da, Erresuma Batuako hego-mendebaldeko muturrean dagoelarik. Bertakoek edo uhartetarrek uharteei Scillonia izendapenaz deitzen diete. Beren azalera osoa 16,33 km²-koa da eta Itsaso Zeltikoaz (kornubieraz: Mor Keltek) inguraturik dago.
Scilly uharteak | |
---|---|
| |
Bertako izena | Isles of Scilly Syllan |
Geografia | |
Kokapena | Itsaso Zeltikoa |
Uharteak denera | Biztanleekin 5 eta beste 140 jenderik gabe |
Uharte nagusiak | St Mary's, Tresco, St Martin's, Bryher eta St Agnes |
Azalera | 16,03 km2 |
Politika | |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Estatusa | Sui generis unitarioa |
Hiriburua | Hugh Town |
Hiri populatuena | Hugh Town |
Hiri populatuenaren biztanleria | 1.068 |
Buruzagia | Julia Day |
Gizartea | |
Biztanleria | 2.100 |
Talde etnikoak | %97,3 britainiar kaukasiarrak, %2,4 atzerriko kaukasiarrak eta %0,3 beste talde etniko batzuenak [1] |
Ohitura edo usadioz uharte hauek eta Kornuallesko muturrik mendebaldekonea den Land´s End itsas-muturrak, bai eta Bretainiako Ouessant uharteak (Finisterreko frantziar departamentuan) Erresuma Batuako, Frantziako nahiz Mantxako kanaleko muturrik mendebaldekoenak izan dira, hau da, Finisterraea edo Lurraren Amaiera, handik aurrera Ozeano Atlantikoa eta Itsaso Ezezaguna hasten baitzen.
Hona hemen uhartediko uharte nagusiak (parentesi artean kornubierazko izena)
Scilly uharteetako futbol liga jokatzen da urtero, bai eta lau Kopa txapelketa ere. "Munduko ligarik txikiena" ezizenaz ezagutzen da, bi taldek baino ez baitute parte hartzen ligan, "Woolpack Wanderers"ek eta "Garrison Gunners"ek. Talde biek 17 partida jokatzen dute elkarren aurka eta puntu gehien biltzen dituena da txapelduna.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.