musikari austriarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Franz Peter Schubert (Viena, 1797ko urtarrilaren 31 - ibidem, 1828ko azaroaren 19a) musikagile eta konpositore austriarra izan zen. Erromantizismo musikalaren aitzindari eta Ludwig van Beethovenen antzeko sonata klasikoaren jarraitzaile kontsideratua dago. Gazte hil zen arren (31 urte), oso egile emankorra izan zen, 600 Lieder inguru (ahotsa eta pianoz osaturiko konposizio motzak, abesti garaikidearen aurrindaria), 7 sinfonia (gehi amaitu barik laga zuena), musika liturgikoa, operak eta ganbera, piano eta orkestrarako lan ugari idatzi zuen.
Franz Schubert | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Franz Peter Schubert |
Jaiotza | Himmelpfortgrund (en) eta Viena, 1797ko urtarrilaren 31 |
Herrialdea | Austriar Inperioa Austriako artxidukerria |
Heriotza | Viena, 1828ko azaroaren 19a (31 urte) |
Hobiratze lekua | Vienna Central Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: Sukar tifoidea |
Familia | |
Aita | Franz Theodor Schubert |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Music and Performing Arts Vienna (en) Akademisches Gymnasium |
Hizkuntzak | alemana |
Irakaslea(k) | Antonio Salieri |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, piano-jotzailea eta irakaslea |
Lantokia(k) | Viena |
Lan nabarmenak | |
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Musika instrumentua | pianoa biolina |
| |
Franz Peter Schubert familia umil batean jaio zen, 13 senideetan hamabigarrena izan zelarik. Liechtental auzoan bizi ziren eta aita irabazi urriko irakaslea zen.
Ez zen denbora asko pasa bere musikako irakaslea gaztearen talentuaz ohartzeko eta horrela esan zion:
« | Ez dut irakasteko ezer. Jaungoikoak erakutsi dizu dakizuna. | » |
11 urte besterik ez zuenean, kantore izan zen Kapera Inperialean eta, han lortutako bekak Stadkonvikteko eskolako ikasketak ordaindu zizkion. Antonio Salieriren ikasle izan zen eta, eskolako orkestrari esker, Franz Joseph Haydn eta Beethovenen lanak ezagutzeko aukera izan zuen[1].
14 urterekin lehen liederrak sortu zituen, ahotsa eta pianorako poema musikalizatuak, eta 18 urterako maisu lanak zituen eginak, Gretchen am Spinnrade adibide, Goethen poemetan inspiratutako lehen liederra. 19 urterekin, bazituen 250 lieder baino gehiago.
Gaitasun handia bazuen ere, aitak bere lanaren oinordeko nahi zuen eta haserrea piztu zen aita-semearen artean, azkenean, Franzek etxetik alde egin zuelarik.
Etxetik kanpo eta musika ogibide hartuta, Schubert Franz von Schoberren etxean bizi zen[2]. Ez zuen sekula bere musika lanarekin bakarrik bizitzea lortu eta adiskideen laguntza behar izan zuen bizirauteko. Franzek ez zuen bere opera edo orkestra lanik estreinatu edo argitaratzerik lortu. Ez zuen harreman luzerik izan, ezta seme-alabarik, baina lagun talde ona izan zuen eta bere artea estimatzen zuena. Arazo ekonomikoez lepo, betaurrekoak soinean, herabetasunez betetako itxuran beti, urte haietan gainera, sifiliak hartu zuen konpositorea.
Schubert ez zen saloi handi eta etiketa nobleren zale eta bizitza bohemioa eraman zuen Vienan, intelektualez inguratuta, tabernatik tabernara eta giro herrikoietan murgildurik. Inguru honetan jaio zen Schubertiada terminoa: musika eta irakurketara dedikaturiko jatorri ezberdineko artisten biltzarrak.[3][4]
Schubert XIX. mende hasierako austriar musikalari nagusienetakoa da, Vienan jaiotakoa, gainera. 31 urte besterik ez zuen iraun, baina aparteko lan musikala sortu zuen. Miresten zuen Beethovenen itzalean hezi zen eta haren heriotzaren urtebetera hil zen bera. Bizitzan zehar ez zuen errekonozimendurik izan, heriotzaren ondoren baizik.
Bizitzaren azken urteetan maisu lan ugari idatzi zuen: Wanderer-Fantasie, D. 760, pianorako (1822) edo Wilhelm Müllerren poemetan inspiratutako Die schöne Müllerin (Errotari ederra) (1823).
1824an Der Tod und das Mädchen (Heriotza eta dontzeila) hari laukotea idatzi zuen, ezagunenetako bat eta, bizitza bukatzen ari zitzaionean, Winterreise, D. 911, Op. 89 (1827), oinazearen eta bakardadearen eraginpean, berriro Müllerren poemetan oinarriturik.
Schubertek ez zituen 31 urte besterik eta fuga ikasten hasita zegoen. Sifiliak edo gonorreak hartu zuela uste da [5] eta sukar tifoidea erantsi zitzaion, 1828ko azaroaren 19an, hil zen arte.
Garai hartan gazte galdutzat hartu bazuten ere, alkohol zale eta noizbehinkako harremanetan murgiltzen zena, biografo askoren ustez, gaur desoreka bipolarra duen gaixoa ikusiko genuke. Horrek argituko luke zergatik utzi ziuten bukatu gabe hainbat maisu lan.[6] 1822ko urriaren 30ean Sinfonia Si minorren hasi zuen, baina bi mugimendu txukun-txukun osatu ondoren, bertan behera geratu zen hirugarrena hasterakoan. Eskuizkribua Anselm Hüttenbrenner lagunaren esku geratu zen eta 40 urtez gorde zuen. 1865ean, Johann von Herbeck orkestra zuzendariari eskaini zion eta urte hartako abenduan zuzendu zuen Vienan bukatu gabeko lanaren estreinaldia. Ez dakigu zergatik geratu zen amaitu gabe, baina zenbaiten ustez, ezin izan zuen lortutako kalitate bera mantenduko zuela ziurtatu. Horrela ezagutzen dugu gaur: diptiko asimetriko baino orekatua: Allegro moderato bat hasieran eta Andante con moto bat Mi Maiorren gero.
1884 eta 1897 artean, Breitkopf & Härtel argitaletxeak Schuberten obra osoa argitaratu zuen. Lan bikaina egin zuen Eusebius Mandyczewski musikologo eta konpositoreak abestien edizioan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.