Saskatchewan
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Saskatchewan (ⓘ; Cree hizkuntzatik: ᑭᓯᐢᑳᒋᐘᓂ ᓰᐱᐩ, kisiskāciwani-sīpiy) Kanadako Mendebaldeko probintzia bat da. Albertarekin egiten du muga mendebaldean, Manitobarekin ekialdean, Ipar-mendebaldeko lurraldeekin iparraldean eta Montanarekin eta Ipar Dakotaerkin (AEB) hegoaldean. Saskatchewan eta Alberta dira Kanadan itsasorik ez duten probintzia bakarrak. Azken zentsuaren arabera 1.132.505 biztanle zituen. Estatuak 651.900 kilometro koadro ditu, eta lurren %10 inguru ur geza dira, batez ere ibaiak, urtegiak eta lakuak.
Saskatchewan | |||
---|---|---|---|
Kanada | |||
Administrazioa | |||
Izen ofiziala | Saskatchewan Saskatchewan | ||
Estatu burujabe | Kanada | ||
ISO 3166-2 | CA-SK | ||
Hiriburua | Regina | ||
Premier of Saskatchewan (en) | Scott Moe (en) | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 55°N 106°W | ||
Azalera | 651.900 km² | ||
Mugakideak | Manitoba, Ipar-mendebaldeko Lurraldeak, Alberta, Ipar Dakota eta Montana | ||
Punturik altuena | Cypress Hills (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.132.505 (2021) −35.552 (2017) | ||
Dentsitatea | 1,74 bizt/km² | ||
Hizkuntza ofiziala | ingeles | ||
Ordu eremua | UTC−06:00, Mountain Time Zone (en) eta Erdialdeko Ordu Estandarra | ||
saskatchewan.ca |
Biztanle gehienak hegoaldeko belardietan bizi dira, iparraldeko erdia batez ere basoak baitira eta populazioa eskasa eta oso sakabanatua baitago. Probintziaren erdia Saskatoon hirian edo Regina hiriburuan bizi dira. Beste hiri garrantzitsu batzuk Prince Albert, Moose Jaw, Yorkton, Swift Current, North Battleford, Estevan, Weyburn, Melfort eta Lloydminster mugako hiria dira[1]. Ingelesa da hizkunza nagusia probintzian, %82,4rentzat euren lehen hizkuntza baita[2].
Saskatchewan duela milaka urte bizi dira amerindiar leinuak. Europarrek lehen aldiz aztertu zuten eremua 1690ean eta 1774an finkatu ziren bertan. 1905ean probintzia bihurtu zen, Ipar-mendebaldeko Lurralde zabaletatik bereizia, ordura arte Kanadako Belardi gehienak hartzen zituena. XX. mendearen hasieran, probintzia ospetsu egin zen Kanadako sozialdemokraziaren bastioi gisa; 1944an, Ipar Amerikako lehen gobernu sozialdemokrata hautatu zen. Probintziako ekonomia nekazaritzan, meatzaritzan eta energian oinarritzen da.
1992an gobernu federalak akordio historikoa sinatu zuen Saskatchewango Lehen Nazioekin lurraren kontrolaren inguruan. Lehen Nazioek diru-ordaina jaso zuten, aukera ematen ziena euren leinuentzat lurra erosteko merkatuan[3]. 3.079 kilometro koadro erosi zituzten, erreserba lur gisa baliatu zirenak. Lehen Nazio batzuek gune urbanoetan inbertitu dute, Reginan eta Saskatoonen barne.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.