Santurtziko geltokia (Bilboko metroa)
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Santurtzi Bilboko metroaren 2. lineari dagokion lurpeko geltokia da, izen bereko udalerriko erdigunean kokatuta dagoena, Gernika parkearen azpian, alegia. Peñotako geltokiarekin batera 2009ko uztailaren 4an inauguratu zen,[2] eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2. tarifa-gunean dago. 2. linearen geltoki-burua izan zen, Metroa 2014an Kabiezesko geltokira heldu zen arte.
Santurtzi | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | |||||||||||||||
| |||||||||||||||
Kokapena | |||||||||||||||
Helbidea | Gernika parkea, z/g; 48980 | ||||||||||||||
Udalerria | Santurtzi, Bizkaia | ||||||||||||||
Geltokiaren datuak | |||||||||||||||
Kodea | STZ | ||||||||||||||
Gunea | 2. gunea | ||||||||||||||
Irekiera | 2009ko uztailaren 4a | ||||||||||||||
Bidaiariak | 2.556.407 (2017)[1] | ||||||||||||||
Irisgarria | |||||||||||||||
Zerbitzuak | |||||||||||||||
Aldageltokia | |||||||||||||||
Nasak | 2 | ||||||||||||||
Trenbideak | 2 | ||||||||||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea Bizkaiko Garraio Partzuergoa | ||||||||||||||
Eragilea | Metro Bilbao | ||||||||||||||
Garraio zerbitzuak | |||||||||||||||
Metroa | L2Basauri - Kabiezes LSanturtzi - Mamariga | ||||||||||||||
Bizkaibus | A2315 Santurtzi - Portugalete - EHU A3115 Bilbo - Santurtzi A3129 Lutxana - Gurutzeta - Santurtzi A3135 Sestao - Kabiezes A3136 Bilbo - Barakaldo - Santurtzi A3334 Santurtzi - Balmaseda A3335 Muskiz - Sestao | ||||||||||||||
Bestelakoak | Taxi |
Geltokiak Mamarigako anezkara lotura du. Anezka 45 lagunentzako funikular moduko garraioa da, 2 minututan 500 metroko luzera eta %20ko malda betetzen dituela, geltokitik Mamariga auzoraino.
Geltokiak bi sarbide ditu eskailera mekanikoaren bidezkoak, eta beste bat igogailu bidezkoa. Gainera, beste sarbide batek Mamariga auzoarekin lotzen du, eta han dago Mamarigako funikularrarekiko lotura. Mamarigan eskailera eta igogailu bidezko sarbideak daude. Casa Torre Jauregia sarbideak Maestro Calles izena jaso zuen, 2016ko martxoaren 31n Santurtziko udalbatzak oroimen historikoaren legea betetzeko kalearen izena aldatu zuen arte.
Norman Fosterrek diseinatutako haitzulo motatakoa da. Bolumen handi bakar batean zulatzen den ganga itxurako galeria da, 100 metro inguru luzerakoa, eta hari zintzilikatuta bi mezzanina izeneko plataforma banatzaile daude. Mezzanina bakoitza alboko bi nasekin elkarlotzen da eskailera monumentalen eta igogailuen bidez, eta kaleko sarbideen igogailu eta eskailerekin korridore zabalen bidez. Mantenu elementuak, hala nola aireztapena, kableak, ur-hodiak eta abar nasen azpian kokatzen dira.
Geltoki hauetako arkitekturan hiru material nagusi erabili dira: hormigoia, altzairu herdoilgaitza eta beira. Azalak hormigoi ikusizkoak dira, 240 x 120 zentimetroko modulo plaka aurrefabrikatuak erabilita eta hormigoi bonbeatuzko estalduraren enkofratu galduak direnak. Mezzanina elementuen egitura altzairu herdoilgaitzezkoa da, haitzulo pisutsuaren irudia arinduz. Sarbide korridoreak hormigoizko kanoi eliptikoak dira, espazio zabalak lortuz. Kalean, kanoiak altzairu eta beirazko elementu bilakatzen dira, fosterito izenpetutako bidaiaria jasotzeko sarrera gardenak, alegia.[3]
Geltokia igogailu, txarteldegi eta balioztatze makinaz hornituta dago. Gainera, 2015eko martxoaren 27tik doako Wi-Fi zerbitzua eskaintzen da, WifiNova enpresaren [TUWI] Metro sarearen bitartez,[4] eta 2017an desfibrilagailua instalatu zen.[5]
Mamariga irteeran Mamarigako funikularrera lotura dago. Geltokiaren kanpoaldean Bizkaibus zerbitzua hornitzen duten bi autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:
0331 Gernika Parkea |
Txantiloi:Bizkaibus A3321 etorria |
Bizkaiko Garraio Partzuergoak urtero argitaratzen dituen bidaiarien datuen arabera, geltokiak hurrengo bidaiari kopuruak zenbatzen ditu:[6]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.