Santa Maria Siongoaren eliza
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Santa Maria Siongoaren eliza (amhareraz: ርዕሰ አድባራት ቅድስተ ቅዱሳን ድንግል ማሪያም ፅዮን, Re-ese Adbarat Kidiste Kidusan Dingel Maryam Ts’iyon) Etiopiako Aksum hirian dago, Etiopiako patriarka-hiri koptoaren barruan. Tradizioaren arabera, basilika honetan Itun-kutxa zaintzen dute, ustez, Salomonen seme Menelik I.ak han utzi zuen eta. Emakumeak ezin dira basilikaren barrura sartu.
Santa Maria Siongoaren eliza | |
---|---|
ርዕሰ አድባራት ቅድስተ ቅዱሳን ድንግል ማሪያም ፅዮን | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Etiopia |
Etiopiako eskualdea | Tigray |
Etiopiako zona | Mehakelegnaw zona |
Woreda | Axum town |
Hiria | Axum |
Koordenatuak | 14°07′49″N 38°43′10″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1964 |
Izenaren jatorria | Maria |
Erlijioa | Etiopiako eliza ortodoxoa |
Izena | Maria |
Arkitektura | |
Estiloa | Byzantine Revival architecture (en) |
Beste tradizio batek, Axumgo Erresumako lehen gobernari kristaua zen Ezanaren erregealdian eraiki zutela dio, hau da IV. mendean.[1] San Frumentzio gotzaindegiaren garaian eraiki zutenetik, eliza gutxienez bi aldiz suntsitu eta berreraiki dituzte. Lehendabizikoz, Gudit erreginaren erregealdian- X. mendean- suntsitu zuten eta bigarrena XVI. mendean izan zen, Ahmad ibn Ibrahim al-Ghazi jeneralaren agindupean. XVI. mendean, Gelawdewos enperadoreak berreraiki eta, XVII. mendean, Fasilidesek handitu zuen.[2]
Santa Maria Siongoaren eliza Etiopiako enperadoreen koroatze leku tradizionala izan da.[3][4]
1950eko hamarkadan, Haile Selassie enperadoreak antzinakotik gertu katedral berri bat eraiki zuen, gizon eta emakumeentzat irekia.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.