From Wikipedia, the free encyclopedia
Santa Agateko koplak Otsailaren 4ko Santa Agata bezperan eta Santa Agata egunean bertan ere abesten diren koplak dira. Egun horretan ohitura da etxerik etxe, atariz atari, baserriz baserri, koplak abesten joatea, makilarekin lurra kolpatuz erritmoa jarraitzen den bitartean. Ohikoa da santa eskearen ohitura ere. Garai batean soldaduska egitera joan behar zutenek atez ate koplak kantatzen zituzten dirua biltzeko, Leintz Bailaran esate baterako[1].
Euskal Herri osoan ezaguna da Santa Agataren doinua, koplak diren arren bertso gisa kantatzen dena. Labayru ikastegiak egindako bilketa lanari esker Santa Agedako eta inauteri garaiko abestiak diskoan jaso zituen Amaia Zubiriak 1998an. Ataunen Santa Ageda bezperan abesten zuten "Alabatua Bedeinkatua" kantua berreskuratu zuten.[2]
Etxekoak agurtu ondoren Agata Cataniakoaren bizitzaren pasarteak kantatzen dira[3][4].
« |
1. Zorion, etxe hontako denoi!
2. Santa Ageda bezpera degu
3. Siziliako ugarte ederrak
4. Edertasunez jaunak apaindu
5. Agedak bere maite bakarra
6. Emakume gaizto baten mende,
7. Amorru biziz oinutsik jarri
8. Alperrik gizon gaiztoak zuten
|
» |
Erein argitaletxeak 2000 urtean argitaraturiko hitzak[5]:
« |
ALKATE JAUNARI
ETXEKO JAUNARI
BIKARIO JAUNARI
ETXEKO ANDREARI
SENAR-EMAZTE GAZTEEI
ETXEKO ALABARI
2. Mutil taldea hementxe gaude,
ETXEKO SEMEARI
ETXEKO HAURREI
DENDETAN
TABERNETAN
2. Ura gustatzen zaigu eskuak
|
» |
Etxekoak agurtu ondoren Agata Cataniakoaren bizitzaren pasarteak kantatzen dira[3][4].
Bizkaiko bertsio bat
« |
1. Zorion, etxe hontako denoi!
2. Santa Ageda bezpera degu
3. Siziliako ugarte ederrak
4. Edertasunez jaunak apaindu
5. Agedak bere maite bakarra
6. Emakume gaizto baten mende,
7. Amorru biziz oinutsik jarri
8. Alperrik gizon gaiztoak zuten
|
» |
Bizkaialdean koplako bertsoak koblakari bakar batek abesten ditu maiz, eta taldeak leloa bakarrik.
Hitzak | Euskara batuaz edo | |
---|---|---|
|
|
Santa Ageda, Ageda,
gure martiri maitea,
gure herriari emon eiozuz
zoriona eta pakea.
Santa Ageda, Ageda,
gure martiri maitea,
gure herriari emon eiozuz
zoriona eta pakea.
2016an Maialen Lujanbiok Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan Beti Bezperako Koplak 'Santa Ageda' kopla berezia bota zuen. Genero-indarkeriaren salaketa gordina egin zuen. Bertsoz bertso, indarkeria matxistaren agerpen ezberdinak salatu, bai eta hura gainditzeko ezintasuna ere.[6][7] Gero hogei artista gaztek sortze-lan kolektibo batean animazio teknika ezberdinak erabiliz Lujanbioren gogoeta osatu zuten:[8]
Santa Ageda eguna
beti bezpera deguna
ohitura batzuei ez zaie inoiz
iristen biharamuna.
Ezetza jaso zun arrakgizonak, Jainko lurtarrak
ta Ageda gure martiriari
moztu zizkion bularrak.
Aterik ate kantari gatozmakil ta ahots ozen gu
etxe hontako nagusi jaunak
etxekoandrea jotzen du.
Kolpe ta kolpe aldaba
hotsa mututuz ahal bada
baserri hontako osaba zaharrak
erabiltzen du alaba.
Kalean jator ziharo
etxean dena birao
senar onaren labanak zeuzkan
odol gorrizko bi aho.
Leihotik bota du haurra
kolpez hausten da intxaurra
boterea ez da hainbeste aldatu
hogei mendetatik gaurra.
Aurrera goaz dena aldatzen dadenbora pasa heinean
dena aldatzen da aldatzen ez den
oinarri baten gainean.
Beste zulo bat kiroldegianaldagela ohi den gizondegian.
Zulo bat berriz kiroldegian
aldagela bat den andrategian.
Begi nini bat zulo erdian
iltze zorrotz baten punta begian.
Labana zorrotz aortankarraxi min bat ahotan
zuhaitzak gizon bihurtzen dira
pasadizo itzal hortan.
Talde erasoan hienapizti bakarrak nahiena
territorioa markatu nahia
Koloniako haiena.
Kalashnikov, bonba, makil...
bizitza merkeegi dabil
gerran gizonak hiltzen dituzte
andreak bortxatu ta hil.
Atseden bat eskopetakbotak kendu ta apretak
neska gazte bat mereziko du
gudariaren apetak.
"Adios" orain esaten diotsanta honekin batean
beti bezperan bizi gaitezen
zorionez ta pakean.
Bilboko La Kora abesbatza feministak 2020ko Agate Deuna bezperan Bilboko kaleetan barna koplak abestu zituzten, Ageda bezpera pagano eta feminista aldarrikatuz. Hau izan zen haien adierazpena:[9]
"Santa Ageda bezpera honetan, Kora-ko emakumeak ere gure makilekin kalera ateratzen gara abestera, kontzientziak astintzera, tradizio bat berrikustera, zeinaren jatorria, izatez, aldareetara igotako indarkeria matxistaren eta zapalkuntzaren historia den.
Esanahi ezberdina berreskuratu nahi dugu, lehenagokoa, kristautasunaren aurretik ere Euskal Herrian errito eta jai paganoak ospatzen ziren eta. Neguaren erdialdean, otsailean, jendea kantatzera irteten zen eta makilekin lurra jotzen zuten erritmikoki, Ama Lurra esnatzeko neguko solstizioaren ondoren.
Gaur, guk gure bularrak betez abesten dugu eta Agedaren tortura salatzen dugu. Haren oroimenez abesten dugu eta gure makilekin sinbolikoki kontzientziak astintzen ditugu. Beragatik, gugatik eta isilarazitako emakume guztiengatik abesten dugu eta ironiaz eta lotsagabekeriaz egiten dugu, geure hitzekin, gure askatasun eta bizitza nahiak airera botaz."
Maddalen Arzallus-ek beste bertsio bat plazaratu zuen 2022an. Agataren heriotzaren larria gogoratu eta gero, gaurko indarkeria matxistarekin lotu zuen:[10]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.