San Tomas eliza (Estrasburgo)
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
San Tomas eliza (frantsesez Église Saint-Thomas, alemanez: Thomaskirche) Estrasburgoko eliza luterano nagusia da 1681ean hiriko katedral handia katoliko bihurtu ondoren. Katedral protestantea edota Andre Mari zaharra ezizenak ere baditu[1]. 1778. urtean Mozartek elizako organoarekin kontzertua eman zuen. San Tomas eliza Frantziako monumentu historiko izendatu zuten 1862an[2].
San Tomas eliza (Estrasburgo) | |
---|---|
Église Saint-Thomas Thomaskirche | |
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Ekialde Handia |
Departamendua | Rhin Beherea |
Frantziako udalerri | Estrasburgo |
Koordenatuak | 48°34′47″N 7°44′43″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1196 |
Inaugurazioa | 1521 |
Izenaren jatorria | Tomas |
Erlijioa | Luteranismoa |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00085032 |
Kontaktua | |
Helbidea | 4 rue Martin Luther |
VI. mendetik aipatzen da eliza hau dagoen tokian bazela Tomas apostoluaren omenezko tenplu bat. Adelochus apezpikuak IX. mendean elia handi bat eraiki zuen eta eskola ere ghitu zion baina 1007an suak erre zuen. Hurrengo eliza ere suak suntsitu zuen 1144an.
1196. urtean abiatu ziren egungo eliza eraikitzeko lanak. Gotorleku itxurako eliza bat zen kanpandorre handi bat zuena. Erromaniko estiloan eraikitzen hasi zen eta 1521ean lanak amaitu zituzten gotiko berantiar estiloa txertatuz. 1450 inguruan Kristoren nekaldiaren inguruko oliozko margoak ezarri ziren hormetan. Margolan hauen egilea ez da ezagutzen.
Gottfried von Hagenau poetaren babesean hiriko katolizismoaren ardatzetako bat izan zen baina 1524an Luteroren tesiak jarraituz protestante bihurtu zen[1], hiriko katedrala eta gainerako elizen antzera. Martin Bucer protestante ezaguna San Tomas elizako apaiza izan zen. 1681ean Frantzia katolikoak Alsazia anexionatu zuenean Estrasburgoko katedrala katoliko bihurtu zuen, baina San Tomas elizak protestante izaten jarraitu zuen, eta une horretatik aurrera hiriko protestanteen tenplu nagusia izan da[3].
1888. urtean liturgia luteranoaren pizkundean zeresan handia izan zuen. Friedrich Spitta teologoak meza emateko formula berriak probatu zituen bertan eta akademiako abesbatza sortu zuen. 1893tik aurrera Julius Smend predikaria sarritan izan zen elizan eta 1894 eta 1899 artean Alsazia-Lorenako ereserkien liburua sortu zen bertan.
Bost habearte dituen areto eliza da, hau da, habearte guztiek altuera bera dute, 22 metro. Kupularen parean 30 metrotako altuera hartzen du. Elizaren neurriak 65 metroko luzera eta 30 metroko zabalera dira. Kaperaak daude absidearen ezkerretara eta eskumatara.
Hormetan apaingarri askorik ez du, XVI. mendeko ikonoklastek santuen errepresentazio gehienak suntsitu baitzituzten. Jost Hallerrena izan daitekeen Mikel Deunaren freskoa da apaingarri ezagunena. Errosetoi bat ere badu[3].
San Tomas elizaren osagairik ezagunena organoa da. Silbermann-ek 1741ean egin zuen organoa[3] eta 1778an Wolfgang Amadeus Mozartek jo zuen hirira egiindako bisitaldi batean[4]. 1979an Alfred Kernek berriztu zuen. Louis Thiry organista frantsesak Johann Sebastian Bach konpositorearen The Art of Fugue grabatu zuen.
Bigarren organo bat ere badu, 1905ean Albert Schweitzer-en diseinuari jarraituz estilo neobarrokoan eraikia[3].
1130 eta 1850 arteko hilobiak daude San Tomas elizan. Aipagarrienak:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.