Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Aldabe mendiko gudua Irungo historian gertatutako aipagarriena da, 1522ko ekainaren 30ean gertatutakoa. Irungo miliziek Gaztelako Erresumaren interesak defendatu zituzten, Nafarroako Erresumaren erresistentziaren aurka.
San Martzialgo gudua | |||
---|---|---|---|
Nafarroako konkista Lau Urteko Gerra | |||
Data | 1522ko ekainaren 30a | ||
Lekua | Aldabe mendia, Irun Euskal Herria | ||
Emaitza | espainiarren garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Aragoiko Fernando II.ak, Nafarroako erresumari erasotzeko prestatu eta Albako dukearen tropa Nafarroan sartu zen (1512). Nafarroa Beherean sartu ziren eta Donibane Garazi setiatu zuten. Nafarroako Joanes III.a Albretekoa eta Katalina I.a errege-erreginak Luis XII.a frantziarren laguntzaz erresuma berreskuratzen saiatu ziren, baina 1515ean, Fernando II.ak Nafarroa Gaztelako koroari batu zion Burgosko Gorteetan, Nafarroak Foruen bidez bere antolamendu politikoa mantendu bazuen ere.
Henrike II.a Nafarroako erregea erresuma berreskuratzen saiatu zen lehengusu zuen Frantziako Frantzisko I.aren laguntzaz, baina Noaingo gudua galdu ondoren (1521), Amaiurren, eta azkenean Irun-Hondarribian (San Martzialgo gudua), galdu egin zen Nafarroa Garaia (1522). Nafarroako errege-erreginak Nafarroa Beherean eta Biarnon hartu zuten aterpe, haien erresumaren iparraldeko lurraldeetan.
1522ko ekainaren 28ko gauean, Joanes Etxakon eta Joanes Bakedano buruzagi nafarrak, frantziarren eta alemaniarren laguntzaz Bidasoa ibaia zeharkatu eta Aldabe mendian kokatu ziren Gaztelu Zahar erasotzeko asmoz. Ekainaren 29an, alemaniarrek Gaztelu Zaharri eraso egin zioten.
Gauzak horrela, Juan Perez Azkue (Hondarribia) eta Manuel Anbulodi (Irun) kapitainek, forua jarraituz irungo gizonezkoak elkartu zituzten. Hondarribia, Errenteria eta Oiartzungo gizonak ere elkartu zitzaizkien. Beltran de la Cueva, Gipuzkoako Kapitain jenerala bere tropekin agertu zen ere.
Ekainaren 30ean, Irungo miliziek Aldabe mendia hartu zuten, bertan ziren nafarren aldeko tropak ustekabean hartuz eta garaituz. Gaztelu Zaharrera joan ziren orduan, eta han ziren nafarren aldeko tropak Irungo miliziaren aurka saiatu ziren, Aldabe mendian gora jarraituz, baina han Beltran de la Cuevaren tropek nafarren aldeko tropei irabazi zieten. Borroka hauetan Bakedano hilik geratu zen eta Etxakon preso hartua.
Gaztelako tropek, Donibane Garazi inbaditu eta Nafarroa Beherea ere konkistatu zuten; baina, Karlos Habsburgokoak seigarren merindadea Henrike II.a Nafarroakoaren esku utzi zuen (1530).
Gertaera hau Sanmartzial jaia ospatzen zen egunean gertatu zenez, Aldabe mendiari santuaren izena jarri zioten, eta bere gailurrean ermita bat eraiki zuten santuaren omenez. Bertan Beltran de la Cuevak 1522an emandako armarria ipini zuten.
Ordutik ere, Irungo alardea ospatzen da garaipen hura gogoratzeko.
Donostiako Parte Zaharreko kale bat, Embeltran kalea, Beltran de la Cuevaren ohorez izendatuta dago.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.