From Wikipedia, the free encyclopedia
Artikulu hau hondakinak kudeatzen dituen elkarteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marko».
San Markoko Mankomunitatea[1] (San Markos Mankomunitatea izenaz ere ezaguna[2]) Donostialdeko hondakinak kudeatzen dituen udalerrien elkartea da.
Bere funtzio garrantzitsuenak hauek dira: hondakinen gaikako bilketa eta hauen tratamendua, San Marko eta Aizmendi zabortegien eta Ontziak Sailkatzeko Urnietako Plantaren kudeaketa, eta ingurumenarekiko kontzientziazioa eta sentsibilizazio kanpainak abiaraztea ere.
San Markoko Mankomunitatea ondorengo udalerri hauek osatzen dute:[3]
Guztira 311.613 biztanle biltzen dituzte mankomunitateko udalerriek.
2014ko urriaren 21ean, San Markoko zabortegiak behin betiko ateak itxi zituen. Zabortegia ixteko lanek hamar hilabeteko iraupena izan zuten. Denis Itxaso San Markoko Mankomunitatearen presidentea azpiegitura “zaharkitua” ixteagatik zoriondu zen. Guztira, 157.500 metro kubiko zabor lur-geruza batekin estali zituzten.[4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.