Ernest Rutherford, Nelsongo lehenengo baroia (Brightwater, Tasman eskualdea, Zeelanda Berria, 1871ko abuztuaren 30a - Cambridge, Ingalaterra, 1937ko urriaren 19a) fisika nuklearraren aita izan zen. Alfa eta beta partikulak azaltzeaz gain, erradiazioak elementuen desintegratzea zekartzala ere azaldu zuen, eta horregatik 1908an kimikako Nobel saria eman zioten. Atomoen teoria orbitalaren aitzindaria izan zen urre xafla saiakuntzan gertatutako Rutherford sakabanaketan oinarrituta.
Ernest Rutherford | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1931ko urtarrilaren 22a - 1937ko urriaren 19a
1925 - 1930 ← Charles Scott Sherrington - Frederick Gowland Hopkins →
1907 - 1919 | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Spring Grove (en) , Nelson eskualdea eta Brightwater (en) , 1871ko abuztuaren 30a | ||||||
Herrialdea | Zeelanda Berria | ||||||
Bizilekua | Zeelanda Berria | ||||||
Lehen hizkuntza | ingelesa | ||||||
Heriotza | Cambridge, 1937ko urriaren 19a (66 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Westminster abadia | ||||||
Familia | |||||||
Aita | James Rutherford | ||||||
Ama | Martha Thompson | ||||||
Ezkontidea(k) | Mary Georgina Rutherford (en) (1900eko ekainaren 28a - | ||||||
Seme-alabak | |||||||
Familia | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | University of Canterbury (en) Trinity College Cambridgeko Unibertsitatea Nelson College (en) | ||||||
Hezkuntza-maila | Artean graduatua Arte-masterra Zientziatan graduatua Zientzietako doktorea | ||||||
Tesi zuzendaria | Alexander William Bickerton (en) Joseph John Thomson | ||||||
Doktorego ikaslea(k) | Nazir Ahmed (en) Norman Alexander (en) Edward Victor Appleton Robert William Boyle (en) Rafi Muhammad Chaudhry (en) Alexander McAulay (en) Cecil Frank Powell Henry DeWolf Smyth (en) Ernest Thomas Sinton Walton C. E. Wynn-Williams (en) Yulii Khariton (en) Hans Geiger Piotr Leonidovitx Kapitsa David Shoenberg (en) Charles Drummond Ellis (en) James Chadwick Ralph H. Fowler Douglas Hartree (en) Mark Lawrence Elwin Oliphant John Cockcroft Leslie Fleetwood Bates (en) Patrick Maynard Stuart Blackett Ernest Marsden (en) Henry De Wolf Smyth (en) John Douglas Cockcroft (en) Alexander Leicester McAulay (en) Ernest Marsden (en) Mark Lawrence Elwin Oliphant Ernest Thomas Sinton Walton Harriet Brooks (en) George Laurence | ||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||
Irakaslea(k) | Joseph John Thomson | ||||||
Ikaslea(k) | |||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | fisikari nuklearra, kimikaria, fisikaria, katedraduna, politikaria eta unibertsitateko irakaslea | ||||||
Parte-hartzailea
| |||||||
Enplegatzailea(k) | Manchesterreko Unibertsitatea McGill Unibertsitatea (1898 - 1907) Victoria University of Manchester (en) (1907 - 1919) Cavendish laborategia (1919 - 1937ko urriaren 20a) | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Kidetza | Merituaren Ordena (Erresuma Batua) Royal Society Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Zientzien Pontifize-Akademia Zientzien Bavariar Akademia Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia Suediako Zientzien Errege Akademia Frantziako Zientzien Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Zientzien Errusiar Akademia Prusiako Zientzien Akademia Amerikako Sozietate Filosofikoa XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Manchester Literary and Philosophical Society (en) Accademia delle Scienze di Torino | ||||||
Rutherfordek atomoaren inguruan egindako ikerketa eta aurkikuntzak Darwinek eboluzio teorian, Newtonek mekanikan, Faradayk elektrizitatean edo Einsteinek erlatibitatean egindakoen parekoak dira.
Biografia
Gaztaroa
Rutherford Spring Groven jaio zen, (gaur egun Brightwater) Zeelanda Berrian. Nelson College-n ikasketak egin eta gero, Zeelanda Berriko Cambridgeko unibertsitatean ikasteko beka bat irabazi zuen. 1895an, ikasketak bukatu ostean eta bi urtez teknologia elektrikoari buruz ikerketak egin eta gero, Rutherford Inglaterrako Cambridge Unibertsitateko Cavendish laborategira posgraduatu bat egitera joan zen. Zeelanda Berria utzi zuenerako, elektrizitate eta uhin teorian egindako saikuntzak direla eta, ikertzaile azkar eta bikainaren fama zuen. Thomson, geroago elektroiaren aurkitzailea izango zela, hau entzun eta Rutherford erreaktibitateari buruz egiten ari ziren frogetara gonbidatu zuen. Rutherford erreaktibitatean bere bizitzako pasioa aurkitu eta telegrafoaren aurkikuntzak Marconiren etorrerararte itxoingo zuen.
Helduaroa
1898an Rutherford Kanadako McGill unibertsitatearen fisikari nagusi izendatua izan zen eta bertan egin zituen 1908an kimikan Nobel saria irabaziko zion aurkikuntza: erradiatibitatea atomoen berezko desintegratzea da. Ideia honek ordurarte atomoaren ezaugarri funtseskoenetariko batekin apurtzen zuen, hau da, atomoak izaera egonkorra duela. Gutxira, elektroiaren aurkikuntzarekin, atomoak erdibituezinak direla ere frogatu egin zuen Rutherforden lankide Thomsonek.
Rutherforden saiakuntzetan materia erradiaktiboak beti denbora berdina hartzen zuen laginaren erdia desintegratzen, — "semidesintegrazio periodo" deritzona— Desintegratze konstante hau erloju bat balitz erabilita, Lurraren adina zehazteko erabili zuen. Zientzialari guztiek sinesten zuten baino askoz zaharragoa zela iragarri zuen. Erradiatibitateari buruzko ikerketak egiten zituen bitartean alfa, beta eta gamma izpiak terminoak asmatu zituen, bai eta radon gasa.
Nobel saria kimikan jasotzea harrigarria izan zen benetan, Rutherfordek kimika sazizientziatzat hartzen baitzuen. Beraren esanetan: "Zientzian bi arlo daude, fisika eta seilu bildumatzea" [1].
1907an Manchesterreko unibertsitateko fisikari nagusitzat zegoenena, atomoen izaera nuklearra aurkitu zuen, oxigenoa nitrogenotik sortu eta gero. Niels Bohrekin lanean hari zela, neutroien existentzia beharrezkoa zela burutatzen hasi zen, protoien karga positiboen indar aldaratzaileak orekatu eta atomoaren nukleoaren sakabanaketa aurrezainduko zuen partikula.
Azken urteak
1914an Ingalaterran zaldun bilakatu zuten. 1917an Cavendish laborategira zuzendari moduan bueltatu zen eta berarekin lanean zenbiltzan hainbat Nobel sariak ere jaso zituzten, esaterako Chadwick 1923an neutroia aurkitzeagatik, Cockcroft etaWalton partikula azeleratzaile batekin atomo bat banatzeagatik eta Appleton ionosferaren existentzia frogatzeagatik. 1925an Rutherford Merituaren Ordenean sartzen utzi zioten eta 1931an Cambridgeko "Baron Rutherford of Nelson" bilakatu zen. Titulu hau bere heriotzarekin desagertu zen.
Bere ohorez rutherfordium elementua izendatu zuten 1997an, bai eta Marte eta ilargiko hainbat krater, eta pare bat eraikin Cavendish laborategi (Ingalaterra), Canadan eta Zeelanda Berrian. Peter Kapitza, Rutherforden lankide bat kokodrilo baten sakongrabatu bat dago ere bere ohorez. Badirudi Rutherfordek oso abots ozena zuela eta norabait zihoanean bere abotsa bera baino askoz lehenago iristen zela, Peter Pan filmean kokodriloek egiten zuten antzera.
Rutherford Zeelanda Berriko 100 dolarreko diru paperean agertzen da, bai eta hainbat nazioetako seiluetan: Unitate Sobietikoan 1971an, Suezian 1968 eta Zeelanda Berrian 1971 eta 1999.
Rutherford ere ezaguna da 1933an egin zuen adierazpenagatik: The energy produced by the atom is a very poor kind of thing. Anyone who expects a source of power from the transformation of these atoms is talking moonshine. edo euskeraz, "Atomoak igortzen duen energia oso txikia da. Atomoen transformaketatik energia atera nahi duen edonor ahuntzen gauerdiko eztulaz ari da".
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.