From Wikipedia, the free encyclopedia
Ruth Barbara Rendell (Londres, Ingalaterra, 1930eko otsailaren 17a - Londres, 2015eko maiatzaren 2a) britainiar idazlea izan zen.
Ruth Rendell | |||||
---|---|---|---|---|---|
(1985) | |||||
1997ko urriaren 24a - 2015eko maiatzaren 2a
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Londres, 1930eko otsailaren 17a | ||||
Herrialdea | Erresuma Batua | ||||
Bizilekua | Suffolk Londres | ||||
Lehen hizkuntza | ingelesa | ||||
Heriotza | Londres, 2015eko maiatzaren 2a (85 urte) | ||||
Heriotza modua | : istripu zerebrobaskularra | ||||
Familia | |||||
Aita | Arthur Grasemann | ||||
Ama | Ebba Elise Kruse | ||||
Ezkontidea(k) | Donald John Rendell (en) (1950 - | ||||
Seme-alabak | |||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, eleberrigilea, gidoilaria, idazlea eta autorea | ||||
Lantokia(k) | Londres | ||||
Lan nabarmenak | |||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Influentziak | Dorothy L. Sayers, Patricia Highsmith, Sheridan Le Fanu, Agatha Christie eta M. R. James (en) | ||||
Kidetza | Errege Literatura Elkartea | ||||
Izengoitia(k) | Barbara Vine | ||||
Genero artistikoa | crime fiction (en) misterioa | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Alderdi Laborista | ||||
literature.britishcouncil.org… | |||||
|
Gazte-gaztetatik irakurle amorratua izan zen. Bigarren mailako ikasketak egin ondoren, kazetari gisa lan egin zuen lau urtez hainbat aldizkaritan. Ondoren, ipuinak eta eleberriak idazten hasi zen. Baina lehenengo lanak ez zituen berehalakoan argitaratu. 1964an argitaratu zuen From Doon with Death, bere lehenengo polizia-eleberria. Nobela honetan agertzen da lehen aldiz Wexford inspektore ospetsua. Lan horretan poliziak beren lana egiten ez ezik, beren bizitza pribatuan ere erakusten ditu, eta horrek kutsu errealista ematen dio lanari.
Rendellen lanetan hiltzaileak bestalde izaki arruntak dira, zenbaitetan baztertuak. Baina horien motibazioak ezagutzea da egilearen helburua. Bere kontakizunetan era guztietako gaiak lantzen ditu: bakardadea, familia arteko harremanak, maitasuna, intzestua, arrazismoa, langabezia. Dena dela, pertsonaien analisi psikologikoa da Ruth Rendell suspenseko lanak idaztera eraman zuen arrazoia. Alor horretan askatasun handiagoa sentitzen zuen. Salomeren dantza (1965) eta Mamuak (1963) lanetatik hasi eta Krokotido txoria (1993) lana bitartean, lan askorekin lortu zuen arrakasta alor horretan.
Analfabetoa (1977) lana hartzen da Rendellen maisulantzat. 1986. urtetik aurrera zenbait lan psikologiko ilun idatzi zituen. Garai berri hori aurrekoetatik bereizteko, Barbara Vine ezizena erabili zuen. A Dark-Adapted Eye (1986) eta Asta's Book (1993, Astaren egunkaria) dira aldi horretako lanak.
Ruth Rendellek berrogei lan baino gehiago idatzi ditu, hamabost hizkuntza baino gehiagotara itzuli dira bere lanak, eta salmenta handieneko liburuen artean egon dira. Bestalde, hainbat sari irabazi ditu, hala nola, Frantziako Abenturako Eleberrien Saria, eta hainbat sari Estatu Batuetan Mystery Writers of America erakundearen eskutik. Baroisa titulua eman zioten 1997an.
Rendellen lanetako batzuk zinemara eraman izan dira; horien artean, Pedro Almodóvarren Carne trémula filma (1997).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ruth Rendell |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.