Russ Meyer
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Russell Albion "Russ" Meyer (San Leandro, Kalifornia, 1922ko martxoak 21 – Hollywood, 2004ko irailak 18) estatubatuar zinema-zuzendaria izan zen.
Russ Meyer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Russell Albion Meyer |
Jaiotza | Oakland, 1922ko martxoaren 21a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Los Angeles, 2004ko irailaren 18a (82 urte) |
Hobiratze lekua | Stockton Rural Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Eve Meyer (1952 - 1966) Edy Williams (1970 - 1973) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema ekoizlea, film-zuzendaria, argazkilaria, film-muntatzailea, argazki-zuzendaria, gidoilaria, aktorea, idazlea, zinema aktorea, ekoizlea, kameraria eta errealizadorea |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Ameriketako Estatu Batuak |
Kidetza | Writers Guild of America, West (en) |
Genero artistikoa | sexploitation film (en) |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Armada |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
|
Bigarren Mundu Gerran, kamarografo gisa lan egin zuen frontean, Art Lloyd zinemagilearekin ikasi ondoren. Gerra bukatuta, dokumentalak egin zituen San Frantzisko inguruko konpainia batzuentzat, eta biluzien argazkiak Playboy aldizkariarentzat. Gero, Estatu Batuetan modan jarri ziren film erotikoen aitzindarietako bat izan zen: The immoral Mr. Teas (1959), Vixen (1968).
Arazoak izan zituen filmak estreinatzeko, baina oso harrera ona izan zuten, eta dirua egin zuen. Hala, diru gutxirekin bortxakeria eta sexu ugariko filmak eginez, irabazi handiak lortu zituen. Film aipagarrienak hauek ditu: The naked camera (1960), Erotica (1961), The immoral West and how it was lost (1962), Heavenly bodies! (1963), Memories of a woman of pleasure (1964), Faster, Pussycat, Kill! Kill! (1966), Finder keepers, lovers weepers! (1968), Cherry, Harry and Raquel (1968), The seven minutes (1971), Blacksnake (1973), Supervixens (1975), Megavixens (1976) eta Up the valley of the beyond (1991). Erica Gavin antzezlea izan zen haren film askotako protagonista nagusia.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Russ Meyer |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.