From Wikipedia, the free encyclopedia
Rodrigo Ponce de León y Alhama, Cadizko dukea, Arcoseko kondea eta Zaharako markesa izan zen. Militar espainiarra, Cadizko probintzian jaioa 1443an eta Sevillan hil zena 1492ko abuztuak 28an. Errege Katolikoen kapitainik garrantzitsuenetako bat izan zen Granadaren konkistan.
Rodrigo Ponce de León | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Rodrigo Ponce de León y Núñez | ||||||
Jaiotza | Arcos de la Frontera, 1443 (egutegi gregorianoa) | ||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||
Heriotza | Sevilla, 1492ko abuztuaren 28a (egutegi gregorianoa) (48/49 urte) | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Juan Ponce de Leon, Conde de Arcos | ||||||
Ama | Leonor Nuñez de Prado | ||||||
Seme-alabak | |||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | aristokrata eta militarra |
Juan Ponce de Leonen eta Leonor Nuñez del Pradoren bigarren semea, laster hasi zuen bere karrera militarra, bere aitari jarraitzen eta Henrike IV.a Gaztelakoari laguntzen, honen aurka noblezia matxinatu zelarik, Cadizeko setioko ekintzengatik. Erregeak, Cadizko markes izendatu zuen Rodrigoren aita, titulua, Rodrigok berak, bere aita hil baino lehen ere bazeraman arren. Bere aita hil ondoren, bere erregearen alde egiten jarraitzen du Medina Sidoniako Dukeen aurka.
Henrike IV.a hil ondoren, honen alaba Juana la Beltranejaren alde egiten du Isabelen aurka, bere aitaginarreba zen Villenako markesari jarraituz. Baina, gerra amaitzean, Erregina berriaren aurrean aurkezten da, eta honek, barkatu egiten dio eta bere titulu eta pribilegio guztiak berresten dizkio. Isabelen zerbitzuan lortuko zuen Rodrigok loriarik gehien.
Kapitainik nabarmenena izan zen Alhamaren hartzean, ondoren mairuek setiatu zutena eta setiotik salbatua izan zena bere antzinako etsaia zen Medina Sidoniako dukearen partez. Behin Alhama gaztelarren alde ziurtatua geratu zenean, Rodrigok Fernando II.a Aragoikoarekin hitz egin zuen Antequeran, non Santiagoren maisua zen Alonso Cárdenasek konbentzitu zuen.
Armada boteretsu bat antolatu zen Antequeran, non, kapitain bezala, Cadizeko dukeaz gain, Alonso Aguilar, Pedro Enriques eta Santiagoko Maisua agertzen ziren. Kanpaina honetan galdu zituen Rodrigok bere anaietako hiru eta bi iloba, baina, Lucenako guduan, Granadako azken erregea izan zen Boabdil harrapatzea lortu zuten.
Errege Katolikoei, Granadako erregea aske uzteko aholkatu zienetako bat izan zen, eta tronua itzul ziezaiotela, bere aita Muley Hacén eta bere osaba El Zagalen aurkako gerra jarraitu ahal izateko. Azken bi hauek Boabdilen aurka elkartzen direnean, Rodrigok, atsedenik hartu gabe erasotzen ditu, El Zagal ihesean jartzea lortu arte, Granadako emirren artean arriskutsu eta oldartsuena.
Berriz ere, Granadaren setioan protagonista izan zen, Zuabia eta Erreginaren guduetan nabarmenduz. Eta hiriaren errendizioan eta Boabdilek, hiria, errege katolikoei ematean egon zen.
Hil zenean, aberastasun handien jabe zen, baita bere alaba Francisca Ponce de Leónek oinordetu zituen lursail ugarirena ere.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.