From Wikipedia, the free encyclopedia
Robert Laxalt (Alturas, Kalifornia, AEB, 1923ko irailaren 25a - Reno, Nevada, AEB, 2001eko martxoaren 23a) euskal jatorriko estatubatuar idazlea izan zen. Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuko Liburutegiaren aholkulari izan zen euskal kulturaren alorrean. Eusko Ikaskuntzaren programa bultzatu zuen Nevada Renoko Unibertsitatean. University of Nevada Press sortu zuen, eta 1964tik aurrera idatzi zituen liburuetatik gehienak bertan argitaratu zituen.
Robert Laxalt | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Alturas, 1923ko irailaren 25a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | eusko-estatubatuarra |
Heriotza | Reno, 2001eko martxoaren 23a (77 urte) |
Hobiratze lekua | Carson City |
Familia | |
Ama | Therése Alpetche Laxalt |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Nevadako Unibertsitatea Renon 1947) Artean graduatu |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Nevadako Unibertsitatea Renon (1954 - 1973) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sweet Promised Land (1957), Laxalten lehendabiziko liburua (eta ezagunena), bere aita Dominiqueren historian oinarritzen da. Dominique euskalduna zen, eta Nevadara emigratu zuen gaztetan. Han 47 urtez artzain aritu zen, eta ondoren bere sorterrira itzuli zen. Liburuak oso harrera ona izan zuen Nevadan eta inguruko estatuetan, eta euskal jai asko sortzea ekarri zuen.
Roberten anaia, Paul Laxalt, politikaria zen, 1967 eta 1971 artean Nevadako gobernatzaile eta 1974tik 1987ra Estatu Batuetako senatari izandakoa.
Monique alaba idazlea da, eta 1993an The Deep Blue Memory liburua, Estatu Batuetako euskal herritar artzainen giroan oinarritua, argitaratu zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.