From Wikipedia, the free encyclopedia
Paul Dominique Laxalt (Reno, Nevada, Ameriketako Estatu Batuak, 1922ko abuztuaren 2a – McLean, Virginia, 2018ko abuztuaren 6a) euskal jatorriko estatubatuar politikaria izan zen, Estatu Batuetako Alderdi Errepublikarrekoa. Bigarren Mundu Gerran borrokatu ondoren, Denverreko Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen. Akusatzaile publiko lanetan hasita, Nevadako 23. teniente-gobernadorea, 22. gobernadorea eta senataria izan zen.[1]
Hedabideetan agertzen zenean, askotan «euskal herritar artzain baten seme» (son of a Basque sheepherder) esaten zion bere buruari. Ronald Reaganen lagun mina, 1980an azkena presidente bilakatu zenean, "lehen laguna" (The First Friend) ezizena zuen.[2] Robert Laxalt idazlearen anai nagusia zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.