Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Robert Emmet Sherwood (1896ko apirilaren 4a - 1955eko azaroaren 14a) antzerkigile eta gidoilari estatubatuarra izan zen.
1896an New Rochelle-n (New York) jaioa, Robert Arthur Murray Sherwood, burtsako artekari aberatsaren eta Rosina Emmet marrazkilari eta erretratu margolari bikainaren semea zen.[1] Aitaren aldeko amona Mary Elizabeth Wilson Sherwood zen, egilea eta lider soziala. Birraitona berriz, Thomas Addis Emmet New Yorkeko Estatu Fiskal Nagusia zen, eta Robert Emmet irlandar nazionalistaren birbiloba, 1803ko Irlandako matxinada zuzendu ondoren traizio handiagatik exekutatu zutena. Bere senideen artean, beste hiru erretratu artista estatubatuar nabarmenak zeuden: bere izebak Lydia Field Emmet eta Jane Emmet de Glehn, eta bere lehengusina Ellen Emmet Rand. Heziketa aldetik, Sherwoodek Fay School-en, Milton Academy-n eta azkenik Harvard Unibertsitatean ikasi zuen.[2]
Kanadako Royal Highlanders-ekin borrokatu zuen Lehen Mundu Gerran Europan, eta zauritu egin zuten. Estatu Batuetara itzuli ondoren, zinema kritikari bezala hasi zen lanean aldizkarietan, Life-n eta Vanity Fair-en barne.[3] Sherwoodek 1920ko hamarkadan kritikari bezala egin zuen ibilbidea 2009ko For the Love of Movies: The Story of American Film Criticism dokumentalean aztertzen da. Film honetan Richard Schickel Time-ko kritikariak azaltzen du, beste gai batzuen artean, nola Sherwood izan zen New Yorkeko lehen kritikaria Hollywoodera joateko gonbidatu zutena, trenean herrialde oa gurutzatuz, izarrak eta zuzendariak ezagutzeko.
Sherwood Algonquin Mahai Borobileko jatorrizko kideetako bat izan zen. Lagun minak zituen Dorothy Parker eta Robert Benchley, Vanity Fair-eko enplegatuak, eta Mahai Borobileko kideak 1919an bilerak egiten hasi ziren. Edna Ferber egilea ere lagun ona zuen. Sherwoodek 2,03 metroko garaiera zuen bitartean, Dorothy Parkerrek 1,63koa, eta Robert Benchleyk 1,80koa. Behin Parkerrek komentatu zuen bera, Sherwood eta Benchley kalean elkarrekin abiatzen zirenean, "hodi organo ibiltari" baten antza zutela.[4]
1949an, Groucho Marx komikigileak Sherwooden altuerari buruz ere iruzkinak egin zituen "Zure bizitzako apustua" irratsaioko galdeketa saioan. Grouchok serie ezagunena egiten zuen, eta atal baten Howard Scala NFLko Green Bay Packers amerikar futboleko kidea elkarrizketatu zuen. Scalaren garaiera nabarmenak harrituta, Marxek anekdota hau partekatu zuen ikuskizuneko publikoarekin: “Bob Sherwood antzerkigilea gogoratzen dit, nire aspaldiko adikidea da eta 2,03 ko garaiera duena. Egun batean esan nion 'Bob, zer esaten diezu jendeari han goian eguraldia nola dagoen galdetzen dizutenean?' Eta erantzun zidan: "Begietara txistua botatzen diet, eta euria ari duela esan".[5]
Sherwood-en Broadwayko lehen antzezlanean, The Road to Rome (1927), Anibalek Erroma inbaditu zueneko komedia, bere gai gogokoenetako bat aurkeztu zuen: gerraren hutsaltasuna. Geroago egin zituen lan dramatiko askok gai honen aldakuntzak erabili zuten, besteak beste Idiot's Delight (1936), Sherwooden lau Pulitzer Sarietako lehena irabazi zuena. Historialariek, Lucius Beebe esamesetako zutabegileari behin honakoa aitortu zion: "Nirekin arazoa da mezu handi batekin hasten naizela, eta entretenimendu onarekin baino ez dudala amaitzen".[6]
Aktiboki aritu zen antzerki munduan idazleen eskubideen aldeko aldarrikapenekin. 1937tik 1939ra, Sherwood AEBko Antzerkigileen Erakundearen zazpigarren presidentea izan zen.
Broadwayn lortu zuen arrakastak laster erakarri zuen Hollywooden arreta, eta 1927an hasi zen zinemarako idazten. Bere lanetako batzuk kreditatu gabe geratu ziren arren, bere filmek antzezlanen moldaketa ugari jaso zituzten. Alfred Hitchcock eta Joan Harrisonekin ere kolaboratu zuen, Rebecca (1940) filmaren gidoia idatziz.
Europa Bigarren Mundu Gerraren erdian zegoela, Sherwoodek gerraren aurkako jarrera alde batera utzi zuen Hirugarren Reich-aren aurkako borrokan laguntzeko. Ez ga gaurik izango (There Shall Be No Night), Sobietar Batasunak Finlandiaren inbasioari buruzko 1940ko antzezlana, berak sortutako Playwright's Konpainiak ekoitzi zuen, eta Alfred Lunt, Lynn Fontanne eta Montgomery Clift aktoreek antzeztu zuten. Halaber, Katharine Cornell-ek 1957an telebistarako egokitzapena ekoitzi zuen.[7] Sherwoodek publikoki iseka egin zion Charles Lindbergh isolazionistari, "Prozesu demokratiko guztiei mesprezu olinpikoa dien nazi" bezala izendatuz.[8]
Garai horretan Sherwoodek Franklin D. Roosevelt presidenteari hitzaldiak prestatzen zion. Bere esperientzia kontatu zuen, Roosevelt and Hopkins: An Intimate History liburuan,[9] 1949an Pulitzer Saria Biografian irabazi zuena, eta baita Bancroft Saria ere urte berean.[10] Sherwood-i aitortzen zaio "demokraziaren arsenala" bilakatu zen esaldi ospetsua, Roosevelt-ek gerra garaiko hitzaldietan maiz erabiltzen zuena. Sherwood 1940ko maiatzean aipatua izan zen The New York Times egunkarian,esanaz: " Herrialde hau jadanik, zinez, aliatu demokratikoen arsenal bat da."[11]
1943tik gerra amaitu arte, Gerrako Informazio Bulegoko zuzendaria izan zen. Ondoren antzezlan testuak idazteari ekin zion berriro. Eta William Wyler-ek bere The Best Years of Our Lives filmatu zuen. 1946ko film honek, gerratik etxera itzuli ondoren hiru soldaduren bizitzan izandako aldaketak aztertzen ditu, eta Sherwoodi gidoi onenaren Oscar Saria eman zioten.[10]
Sherwood bihotzekoak jota hil zen New Yorken 1955ean. "Gerra txikia Murray muinoan" (Small War on Murray Hill) bere azken lana Broadwayn estreinatu zen Ethel Barrymore antzokian 1957ko urtarrilean.[12]
Sherwood Nick Cassavetes aktoreak antzeztu zuen, Parker and the Vicious Circle Algonquin Mahai Borobilari buruz 1994an egindako filmean.[13]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.