Riva (musika taldea)

Musika talde jugoslaviarra, Eurovisionen garaile From Wikipedia, the free encyclopedia

Riva Jugoslaviako pop musika taldea izan zen, Zadarkoa zehazki, Kroaziakoa, 1980ko hamarkadaren amaieran oso arrakastatsua.

Datu azkarrak Datuak, Jatorria ...
Riva (musika taldea)
Datuak
JatorriaZadar
Musika motapop musika
Urteak1988—1992
Produkzioa
Diskoetxea(k)Jugoton
Emilija Kokić (en)
Sariak
Jasotako sariak
Informazio gehigarria
Itxi

Taldeak 1988ko Zagrebfest-en egin zuen debuta. 1989an Jugoslavia ordezkatu zuten urte hartako Eurovision jaialdian, Rock Me abestiarekin, eta lehen postua lortu zuten.[1]

1990ean, taldeak bigarren diskoa kaleratu zuen, Srce laneta, eta ikuskizun eta telebista-programa ugaritan jardun zuen, bere diskoa Alemanian, Austrian, Suitzan, Suedian eta Belgikan sustatzeko, besteak beste. Rock Me kantak eman zion ospea nazioartean taldeari, baita Japonian ere, non kantak luze iraun baitzuen zerrendetan.

Hainbat arrazoirengatik, hala nola Jugoslaviako gerrengatik taldearen bidaiatzeko aukerak murriztu ziren, eta azkenik, bereizi egin ziren 1991n.

Kideak

  • Emilija Kokić (ahotsa)
  • Dalibor Musap (teklatua, ahotsa)
  • Nenad Nakić (baxua, ahotsa)
  • Zvonimir Zrilić (gitarra, ahotsa)
  • Boνko Colić (bateria)

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.