From Wikipedia, the free encyclopedia
Zadar Kroaziaren hegoaldeko kostaldea osatzen duen Dalmaziako hiria da, Zadar eskualdearen hiriburua. Bere populazioa 75.082 biztanlekoa da (2011) eta Dalmaziako bigarren hiri handiena da Spliten ondoren.
Zadar Zadar | |||
---|---|---|---|
town in Croatia (en) | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Kroazia | ||
Eskualdea | Zadar | ||
Alkatea | Zvonimir Vrančić | ||
Izen ofiziala | Zadar | ||
Jatorrizko izena | Zadar | ||
Posta kodea | 23000 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 44°07′01″N 15°14′08″E | ||
Azalera | 194 km² | ||
Altuera | 5 m | ||
Mugakideak | Nin (en) , Bibinje, Zemunik Donji eta Poličnik | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 70.779 (2021eko abuztuaren 31) −4.303 (2011) | ||
Dentsitatea | 368 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | K.a. 384 | ||
Telefono aurrizkia | 023 | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||
Hiri senidetuak | Dundee, Reggio nell'Emilia, Romans-sur-Isère, Fürstenfeldbruck, Prilep (en) , Iquique, Padua, Székesfehérvár, Veliko Tarnovo, Veliko Tarnovo (en) eta Banská Bystrica | ||
Matrikula | ZD | ||
grad-zadar.hr |
K.a. IV mendean liburnoen taldekoak ziren Jadasinoi leinua bizi zen bertan eta hiriak Idassa zuen izena. K.a. I mendean erromatarrek konkistatu zutenean Iader hiriburu inperiala bihurtu zen. Veneziarrek Zara deitu zuten eta Bigarren Mundu Gerraren Kroazian sartu zenean Zadar izena hartu zuen.
Dalmaziaren iparraldean dago, Kvarne golkoaren azpian. Itsaso Adriatikoan sartzen den penintsula errektangular baten gainean eraikia dago eta irla ugarik inguratzen dute, ezagunenak Ugljan, Pasman, Iz, Dugi Otok eta parke nazionala osatzen duten Kornati irlak. Klima mediterranearra du.
Datu klimatikoak (Zadar, Puntamika Borik) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 17.1 | 21.2 | 22.5 | 27.2 | 32.0 | 34.6 | 35.8 | 36.1 | 33.0 | 28.0 | 25.0 | 18.6 | 36.1 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 10.0 | 11.0 | 13.4 | 17.4 | 22.4 | 26.5 | 29.8 | 29.2 | 25.1 | 20.0 | 14.9 | 11.2 | 19.2 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 7.7 | 8.1 | 10.4 | 13.9 | 18.6 | 22.4 | 25.4 | 25.2 | 21.4 | 16.9 | 12.2 | 8.7 | 15.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 5.1 | 5.6 | 7.6 | 10.8 | 15.1 | 18.6 | 21.4 | 21.1 | 18.0 | 14.1 | 9.7 | 6.4 | 12.8 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -9.1 | -8.6 | -6.8 | 2.0 | 3.4 | 8.2 | 11.7 | 10.0 | 6.4 | 2.9 | -2.6 | -6.0 | -9.1 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 77 | 72 | 74 | 60 | 61 | 52 | 35 | 63 | 98 | 112 | 119 | 94 | 917 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 0.7 | 0.4 | 0.1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0.2 | 1.4 |
Eguzki orduak | 119.2 | 137.6 | 181.1 | 207.0 | 263.8 | 295.5 | 349.0 | 310.8 | 249.3 | 184.0 | 125.7 | 106.8 | 2529.8 |
Iturria: Weatherbase [1] |
K.a. IX mendean liburnoak (iliriarren leinu bat) zeuden inguru honetan. Erromatarren k.a. 59 urtean konkistatu zuten ingurunea, Illyricum probintzia osatuz. Hiriburua Salonae zen (Split ondoan) baina VII mendeko Avaro eta Eslaviarrek hau suntsitzean, iliriarrak Zadarren errefuxiatu ziren, eskualdearen hiriburu bihurtuz. Zadartarrek hasieran Veneziaren babesa eskuratu nahi izan bazuten ere X mendean Kroaziaren barruan zeuden. Hurrengo bost mendetan hungariarren eta veneziarren eskutatik pasatuko zen bertakoek beren independentzia mantentzen saiatu baziren ere. 1409an veneziarrak nagusitu ziren azkenik eta Zadarren jabe iraun zute 1797an Austria-Hungariako inperioak Venezia bera menperatu zuen arte.
XIX mendean italiarren eta kroaziarren abertzaletasunaren egoitza izan zen, izan ere Zadarren biztanleen %70a latinoa baitzen. 1920an Rapalloko itunak Italian sartu zuen hiria baina honek Bigarren Mundu Gerra galtzean Jugoslavia barnean zegoen Kroaziak eskuratu zuen. Gerraren ondorioak latzak izan ziren hiria erabat suntsituta gelditu baitzen. 1991an Kroaziak askatasuna lortu zuen baina 1991 eta 1995 artean jugoslaviar armadak sarritan bonbardatu zuen Zadar.
Hiriko kirol talderik famatuena KK Zadar saskibaloi taldea da. Kroaziako Liga birritan irabazi du eta Kopa bost aldiz. Jugoslavia garaian ere emaitza onak lorturikoa da, sei Liga eta Kopa bat hain zuzen ere.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.