aktore argentinarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Ricardo Alberto Darín (Buenos Aires, 1957ko urtarrilaren 16a) aktore, ekoizle eta zinema zuzendari argentinarra da.[1] Alejandra Darin aktorearen anaia zaharrena da. Teknika konplexuz lantzen duen naturaltasun izugarriaz baliatuz, pertsonaia bakoitza egitura oso ezberdinekin gorpuzten du.
Ricardo Darín | |
---|---|
(2007) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ricardo Alberto Darín |
Jaiotza | Buenos Aires, 1957ko urtarrilaren 16a (67 urte) |
Herrialdea | Argentina Espainia (2006ko martxoaren 10a - |
Familia | |
Aita | Ricardo Darín |
Ama | Roxana Darín |
Bikotekidea(k) | |
Seme-alabak | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea, film-zuzendaria, gidoilaria, telebista-aktorea, antzerki aktorea eta errealizadorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Bere ospea 2000 urtean sendotu zen “Nueve Reinas”[2] filmean egindako Marcos iruzurgilearen interpretazioarekin, baina 2009an filmatutako “El secreto de sus ojos”[3] drama sarituan egindako Benjamín Espósito agente judizial erretiratuaren paperak ekarri zion nazioarteko sona eta Oscar Saria eman zion. Bere ibilbidean zehar, berrogei pelikula baino gehiagotan hartu du parte, besteak beste, "El hijo de la novia"[4], "Luna de Avellaneda"[5], "El aura[6]", "Carancho[7]", "Un cuento chino[8]", "Elefante blanco[9]", "Tesis sobre un homicidio[10]", "Relatos Salvajes[11]" eta antzeko film arrakastatsuetan.
Darinek hainbat aitortza jaso ditu antzerkian eta zineman egindako lanagatik. Hamabi aldiz izendatu dute Condor de Plata sarirako, eta lau aldiz Goya sarirako. 2015ean, Gizonezko Aktore Onenaren Goya saria[12] eta Zinemaldiko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra [13] irabazi zituen "Truman"[14] komedia dramatikoan eginiko lanagatik. 2017an, Donostia saria eman zioten Zinemaldian[15], bere ibilbide nabarmenagatik, sari hori jaso zuen lehen argentinarra izanez.
Antzerkian, "Escenas de la vida conyugal" antzezlaneko protagonista izan zen Andrea Pietrarekin batera, Komedia Dramatikoko Aktore Onenaren Estrella de Mar saria lortuz. Obra hau hainbat alditan antzeztu da, azkena 2024an Bartzelonako Coliseum Antzokian.[16]
Ricardo Darin ikuskizunen munduari oso lotuta dagoen familia batetik dator, izan ere, bere ama, Renée Roxana, eta bere aita, Ricardo Darín, aktoreak ziren. Haren familiak jatorri italiarra, libanoarra eta siriarra du. Aitona antzoki baten jabe izatera iritsi zen, gainera, Alejandra Darín izeneko ahizpa gazteagoa du, eta hura ere aktorea da.[17]
Lehen mailako ikasketak Buenos Aires Handian dagoen Wilde herriko Mariano Moreno Eskolan egin zituen. Hamar urte zituela, gurasoekin batera egin zuen debuta antzerkian, nahiz eta ez zuen arlo horretako prestakuntza akademiko zehatzik jarraitu. Hamasei urterekin, Argentinako telebistaren munduan sartzea lortu zuen "Alta Comedia" eta "Estación Retiro" saioetan parte hartuz.
2006an, Espainiako Gobernuak espainiar nazionalitatea eman zion, herritar-agiri bidez. Nazionalitate hori "salbuespenezko egoeretan" dauden dauden zenbaitei ematen diete. Darinen kasuan, gaztelaniazko zineman dituen aktore-merituengatik.[18]
2022an, Uruguaiko gobernuak Uruguaiko herritartasuna eman zion, Konstituzio Nazionalak hiritartasuna lortzeko "abezio" gisa jasotako klausula batean oinarrituta, izan ere, denboraldi luzeak igarotzen ditu herrialdean uda guztietan familiarekin.[19]
Hogei urte inguruko aktore gaztea zenean, Susana Gimenez aktorearen bikotekidea izan zen bederatzi urtez. Harremana amaitu zutenean, laguntasuna mantendu zuten.[20] Urte haietan arazo judizial larri bat ere izan zuen, Nissan Pathfinder kamioneta bat erosi zuenean. 1991n, urrituentzako frankizia berezi batekin sartu zen herrialdean.[21] 2002an, aktorearen absoluzioa berretsi zen, akusazioa denboragatik iraungita baitzegoen. Baina argi geratu zen ez zekiela kamioneta irregularki erosten ari zenik.[22]
Alberto Migré Argentinako telenobela errealizadore handienetako baten zuzendaritzapean, ospe handia lortu zuen bere hainbat ekoizpenetan protagonista izanez. 80ko hamarkadan, eta Migré-rekin batera oraindik ere, Darínek ospea lortzen du behin betiko, "los galancitos" izeneko aktore gazteen talde bateko kide gisa. "Galancitos" horiek telebistako arrakastak antzerkiaren mundura eraman zituzten, ospe izugarria lortuz, eta milaka jarraitzaile dituzte Argentina osoan. 1987an "Estrellita mía" telenobelaren protagonista izan zen Andrea Del Bocarekin batera, eta bi urte geroago "Rebelde" lanaren protagonista izan zen Grezia Colmenaresekin batera.
Galai roletan harrapatuta geratu gabe, 90eko hamarkadan telebistaren munduan komiko gisa lortu zuen arrakastarik handiena, 1993tik 1996ra "Mi cuñado" telesailean Luis Brandonirekin kartela partekatuz.
Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Zuzendaria |
---|---|---|---|
1980 | La playa del amor | Ricardo | Adolfo Aristarain |
La discoteca del amor | Eddie Ulmer | Adolfo Aristarain | |
1984 | La Rosales | Teniente de Navío Jorge Victorica | David Lipszyc |
1987 | The Stranger | Clark Whistler | Adolfo Aristarain |
1998 | El faro | Andy | Eduardo Mignogna |
1999 | El mismo amor, la misma lluvia | Jorge Pellegrini | Juan José Campanella |
2000 | Nueve reinas | Marcos | Fabián Bielinsky |
2001 | El hijo de la novia | Rafael Belvedere | Juan José Campanella |
2002 | Kamchatka | Papá "David Vicente" | Marcelo Piñeyro |
2004 | Luna de Avellaneda | Román Maldonado | Juan José Campanella |
2005 | El aura | Esteban Espinosa | Fabián Bielinsky |
2007 | La educación de las hadas | Nicolás | José Luis Cuerda |
XXY | Kraken | Lucía Puenzo | |
La señal | Corvalán | Ricardo Darín eta Martín Hodara | |
2009 | El secreto de sus ojos | Benjamín Espósito | Juan José Campanella |
El baile de la Victoria | Nicolás Vergara Grey | Fernando Trueba | |
2010 | Carancho | Sosa | Pablo Trapero |
2011 | Un cuento chino | Roberto | Sebastián Borensztein |
El destino del Lukong | Padre | Gonzalo Roldán | |
2012 | Elefante blanco | Julián | Pablo Trapero |
Una pistola en cada mano | G. | Cesc Gay | |
2013 | Séptimo | Sebastián Roberti | Patxi Amezcua |
2014 | Delirium | Bere burua | Carlos Kaimakamian Carrau |
Relatos salvajes | Simón Fisher | Damián Szifron | |
2015 | Truman | Julián | Cesc Gay |
2016 | Kóblic | Tomás Kóblic | Sebastián Borensztein |
2017 | Nieve negra | Salvador | Martín Hodara |
La cordillera | Hernán Blanco | Santiago Mitre | |
2018 | Todos lo saben | Alejandro | Asghar Farhadi |
El amor menos pensado | Marcos | Juan Vera | |
2019 | La odisea de los giles | Fermín Perlassi | Sebastián Borensztein |
2022 | Argentina, 1985 | Julio César Strassera | Santiago Mitre |
2023 | Elijo creer | Narrador | Gonzalo Arias |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.