From Wikipedia, the free encyclopedia
Raymond Barre (ʁɛmɔ̃ baʁ ahoskatua; Saint-Denis, Réunion, 1924ko apirilaren 12a - Paris, 2007ko abuztuaren 25a) frantses politikari eta ekonomialari eskuindarra izan zen. Lehen ministro izan zen, Jacques Chiracen gobernuak dimisioa aurkeztu ondoan (1976). 1981ean utzi behar izan zuen kargua, Giscard d'Estaing hautagaiaren porrotaren ondoren. 1988ko lehendakaritzako hauteskundeetako lehen bozketan, botoen % 16,55 lortu zuen. 1995ean, Lyongo alkate hautatu zuten, eta kargu horretan jarraitu zuen 2001era arte.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Raymond Barre |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.