From Wikipedia, the free encyclopedia
Rafael Carrera, izen osoz José Rafael Carrera y Turcios, (Guatemalako Hiria, 1814ko urriaren 24a- 1865eko apirilaren 14a) Guatemalako lehen presidentea izan zen.
Rafael Carrera | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1851ko azaroaren 6a - 1865eko apirilaren 14a ← Mariano Paredes (en) - Pedro de Aycinena y Piñol (en) →
1847ko martxoaren 21a - 1848ko abuztuaren 17a - Juan Antonio Martínez (en) →
1844ko abenduaren 4a - 1847ko martxoaren 21a ← Mariano Rivera Paz - Rafael Carrera → | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Guatemalako Hiria, 1815eko urriaren 24a | ||||||
Herrialdea | Erdialdeko Amerikako Probintzia Batuak | ||||||
Heriotza | Guatemalako Hiria, 1865eko apirilaren 14a (49 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Guatemala Hiriko katedrala | ||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: amebiasia | ||||||
Familia | |||||||
Ezkontidea(k) | Petrona Álvarez de Carrera (en) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria eta militarra | ||||||
Mugimendua | kontserbatismoa | ||||||
Gradua | jeneral teniente jeneral brigadier | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Conservative Party (en) | ||||||
Indiarraren eta beltzaren semea zen (zanboa), 1830eko hamarkadan txerri-artzain lanbidea egin zuen [1] . Analfabetoa, baina burutsua, bandako buru bihurtuko da eta Erdialdeko Amerikako Probintzia Batuetako federazioaren aurkako matxinada zuzentzen du soldadu federalek gurasoak hil ostean. Fakzio kontserbadoreek lagunduta, Guatemalako gehiengoaren kontrola hartu zuen 1838an. Francisco Morazán Federazioko presidenteak ezin izan zuen bere aurkaria harrapatu, eta aldarrikapen separatistak Nikaraguara, Hondurasera eta Costa Ricara hedatu ziren, gerra zibil orokorraren eta Federazioaren hausturaren aurrekari gisa.
Carrera bere herrialdeko presidente hautatu zuten 1844an. Diktatorialean gobernatu zuen, lurjabe handietan, kontserbadoreetan eta elizgizonetan oinarrituz. 1854an bizi osorako presidente izendatu zuten, boterea mantendu zuen 1865ean hil zen arte.
Gerardo Barrios El Salvadorreko presidentearekin izandako lehiak 1863an bi herrialdeen arteko gerra eragin zuen. Carrerak porrot gogorra jaso zuen Coatepequen. Ondoriozko su-etenak iraupen laburra du. Etsaiak zabaldu ziren, Honduras El Salvadorren alde jarri zen eta Nikaragua eta Costa Rica Guatemalaren alde. Azkenean Carrera gatazkatik garaile atera zen, El Salvador okupatu zuen, eta baita Honduras eta Nikaraguan ere bere nagusitasuna zabaldu zuen.
Hil arte, adiskidetasun harremanak mantenduko ditu Europako nazioekin. Haren oinordekoa Vicente Cerna Sandoval jenerala izango da, Carrerak berak gomendatu zuena desagertu aurretik.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.