Río Negro (Argentina)
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Río Negro[1] Argentinako Río Negroko probintziako, eta Patagonia osoko, ibairik garrantzitsuena da. Patagoniako Andeetatik jaisten diren Limay eta Neuquén ibaien elkargunean sortzen da, Neuquéngo probintziaren ekialdeko muturrean; Río Negroko probintzia zeharkatzen du hego-ekialderako norabidean, eta El Cóndor bainu hiritik hurbil Ozeano Atlantikora isurtzen da. 635 kmko luzera du, 1.125 km Neuquén ibaiaren ibilbidea gehitzen bazaio[2].
Río Negro | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 635 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 41°01′54″S 62°47′00″W |
Estatu burujabe | Argentina |
Argentinar probintzia | Río Negro probintzia |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 132.275 km² |
Ur-emaria | 1.014 m³/s |
Iturburua | Limay ibaia |
Bokalea () | Ozeano Atlantikoa |
Río Negroren emaria 54 urtez (1927-1980 bitartean) neurtua izan da Primera Angosturako estazioan (Río Negroko probintzia), Ozeamo Atlantikora isuri baino 224 km gorago[3]. Gune horretan, drainatutako eremuak 95.000 km² ditu, arro osoaren % 71,8. Urteko batez besteko emaria 870 m³ segundoko da. Emari handiena azaroan du (1393 m³/s), eta txikiena apirilean (306 m³/s).
Río Negroren batez besteko emariak (m³/s), Primera Angosturako estazioan neurtuak
Datuak: 1927 eta 1980 artean
Ibaia nabigagarria da behealdeko 400 km inguruan. Ura hidroelektrizitatea sortzeko eta labore lurrak zein fruitu sailak (ardotarako mahastiak barne) ureztatzeko erabiltzen da[2].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.