Erromatar errezeta From Wikipedia, the free encyclopedia
Puls edo pulmentum zereal edo lekale zopa/ahi formako errezeta bat da, Erromatar Inperioaren garaian erromatar sukaldaritzan oso ezaguna zena. Bere errezetarik sinpleenean, beratzen jarritako zerealak dira, biguntzea lortu arte. Erromatar herri xehearen oinarrizko elikagai bat zen. Bere prestaketa I. mendeko Apizioren De re coquinaria errezeta-liburuan agertu zen.
Puls (gastronomia) | |
---|---|
jaki | |
Osagaiak | farroa, urra eta gatz arrunta |
Historia | |
Jatorria | Antzinako Erroma |
Erromatar bertsioa, hasiera batean, likido batean (ura edo esnea) egositako farroz (Triticum dicoccum) egiten zuten bigundu arte. Pulsa, denborarekin, irina gehitzen joan zen gari-ale osoko jatorrizko errezetan.[1] Elikagai hau erromatar legionarioek ere jaten zuten.[2]
Egungo polentaren errezeta, antzinean garagar-irinez egiten zutena eta egun arto-irinez, pulsetik dator.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.