From Wikipedia, the free encyclopedia
Morokila edo drungulua arto-irina uretan egosi eta irabiatuz egiten den ahi edo orea da[1]. Euskal Herriko jaki tradizionala izan da urte askoz, baina gaur egun ez da horren arrunta. Azken aldian italierazko polenta hitza entzuten hasi da, morokilaren parekoa den janari italiar bat Euskal Herriko dendetan agertzen hasi den neurrian.
Morokila egiteko, arto-irina ur eta gatzarekin egosten da, etengabe eragiten den bitartean, pikorrik ez sortzeko. Antzina, etxerik aberatsetan uraren ordez esnea erabiltzen zen zuzenean morokila egiteko. Jateko orduan esnea eransten zaio, eta kasu batzuetan eztia ere bai. Hotza zerbitzatzen da, baina batzuek katiluan jaten zuten, ur edo esne beroa botata[2].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.