Hegoarikar sopranoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Pretty Yende (Mpumalangako probintzia, 1985eko martxoaren 6a) Hego Afrikako abeslari lirikoa (sopranoa) da.
Pretty Yende | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Piet Retief (en) , 1985eko martxoaren 6a (39 urte) |
Herrialdea | Hegoafrika |
Talde etnikoa | Zulua |
Familia | |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | South African College of Music (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | opera abeslaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | opera |
Ahots mota | sopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
prettyyende.com | |
La Scalako akademia lirikoan ikasi zuen. Kantu lirikoko nazioarteko zenbait lehiaketatan parte hartu zuen, eta horietako batzuk irabazi egin zituen, besteak beste, Operalia 2011n. Bi urte berandutago, 2013an, Ikhamangaren Ordenaren zilarrezko domina eman zioten. Urte berean New Yorkeko Metropolitan Opera Housen hasi zen.
1985ean jaio zen, Hego-Afrikako erregimenak oraindik apartheidaren politika segregazionista aplikatzen zuenean.[1] Thandukukhanyan hazi zen, Piet Retief-en, Transvaal-eko hiri batean. Léo Delibesen Loreen Bikoteak irudiztatutako publizitate-iragarki bati esker ezagutu zuen Opera. Hamasei urte zituela, kantu-lehiaketa bat irabazi zuen, eta horri esker, entzunaldi batean sartzeko aukera izan zuen Lurmuturreko Unibertsitateko Hego Afrikako Musika Eskolan.[2]
Hans Gabor Belvedere eta Montserrat Caballé nazioarteko lehiaketetan jaso zuen saria 2009an. George Gershwinen Porgy and Bessen obraren Clararen pertsonaia interpretatu zuen Lurmutur Hiriko () opera-taldeak Erresuma Batuan egindako biran.[3] Urte bat beranduago, Vincenzo Bellini nazioarteko kantu-lehiaketako lehen saria lortu zuen.[4] Garai hartan hasi zen Scalako akademia lirikoan ikasten. [2] Besteak beste, Bérénice eta Musettaren rolak interpretatu zituen Rossiniren La occasione fa él ladro operan eta Pucciniren La Bohème-n .Horrez gain, Norinaren pertsonaia interpretatu zuen Gaetano Donizettiren Don Pasquale obran. [5] 2011n, Operalia kantu-lehiaketako lehen saria lortu zuen sopranoak. [1] Urrezko Siola saria ere jaso zuen.[6][7]
Pretty Yendek lNew Yorkeko Metropolitan Operan kantatu zuen lehen aldiz 2013ko urtarrilean. Emanaldiak hasi baino hilabete lehenago, Nino Machaidze ordezkatzeko deitu zioten. Adèle-ren rola interpretatu zuen Rossiniren El Comte Ory operan. [2] Urte berean, emanaldi bat eman zuen Wigmore Hall-en.[8]
City Press astekariak ezarritako "100 World Class South Africans"-en zerrendan ere badago.
[6] 2014. urtean, Opera Awards nazioarteko kantari gazteen kategoriarako izendatu zuten.[9] Metropolitan Operara itzultzeko, Pamina interpretatu zuen Mozarten Txirula magikoan. New York-eko Carnegie Hall-en eta Washington-eko Kennedy Center-en eskaini zituen emanaldiak.[10][11] Horiez gain, Rosinaren pertsonaia interpretatu zuen El barbero de Sevilla operan, Bastillako Operan, Parisen, 2016ko otsailean.[12] Beranduago, Gaetano Donizettiren Lucía de Lammermoor operaren protagonista izan zen 2016ko urrian eta azaroan Bastillako Operan. Arrakasta handia izan zuen.[13]
2013. urtean, Jacob Zuma Hegoafrikako presidenteak Ikhamangaren ordenaren zilarrezko domina eman zion sopranoari. Nazioarteko arrakastengatik nabarmendu zuten. [5]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.