From Wikipedia, the free encyclopedia
Portugesezko Herrialdeen Komunitatea (portugesez Comunidade dos Países de Língua Portuguesa, CPLP) alde anitzeko foroa eta nazioarteko erakundea da, portugesa hizkuntza duten herrialdeen artean sortua 1996an.
Portugesezko Herrialdeen Komunitatea | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Izen laburra | CPLP | |
Mota | nazioarteko erakundea | |
Jarduera | ||
Kide kopurua | 9 (2014) | |
Agintea | ||
Lehendakaria | Zacarias da Costa (en) | |
Egoitza nagusi | ||
Osatuta | Portuguese-speaking African countries (en) Angola 1996 - Brasil 1996 - Cabo Verde 1996 - Ginea-Bissau 1996 - Mozambike 1996 - Portugal 1996 - São Tomé eta Príncipe 1996 - Ekialdeko Timor 2002 - Ekuatore Ginea 2014 - | |
Historia | ||
Sorrera | 1996ko uztailaren 17a | |
webgune ofiziala |
CPLPk 223 milioi biztanle inguru biltzen ditu eta gutxi gora-behera 10 708 674 kilometro karratuko azalera. Erakundearen egoitza Lisboan dago, Portugalen.
CPLP 1996ko uztailaren 17an eratu zen Lisboan, zazpi estatuk osatuta (Angola, Brasil, Cabo Verde, Ginea-Bissau, Mozambike, Portugal eta Sao Tome eta Príncipe).[1] Ekialdeko Timor 2002an elkartu zen Indonesiarekiko independentzia lortuondoren.
Ekuatore Ginea eta Maurizio behatzaile gisa onartu ziren 2006an, eta Senegal 2008an. Ekuatore Ginea kide oso bihurtu zen 2014an.[2][3]
Georgia, Japonia, Namibia eta Turkia behatzaile gisa elkartu ziren 2014. urtean.[4][5] Eslovakia, Hungaria, Txekiar Errepublika eta Uruguai, berriz, 2016. urtean. Geroago, Argentina, Txile, Frantzia, Andorra, Italia, Luxenburgo, Erresuma Batua eta Serbia kide behatzaile berri gisa sartu ziren 2018an.[6][7][8][9] 2021ean, Espainia estatu behatzaile elkartu bihurtu zen.[10]
Badira Portugalgo Inperioaren parte izan ziren beste herrialde eta lurralde batzuk Portugalen subiranotasunaren mende nola edo hola egon zirenak baina CPLPko partaideak ez direnak; Maroko, Etiopia, Zambia edo Uruguai esaterako (Marokok komunitate horretako kide izateko interesa agertu du).
Portuges hiztunak 273 milioi pertsona baino gehiago dira munduan, zenbait ezaugarri kultural eta historiko partekatu dituztenak.[11] CPLPko herrialdeek, guztira, 10.742 000 kilometro karratu dituzte. (Kanada baino azalera handiagoa)
Sortu zenetik, CPLPk gatazkak konpontzen lagundu du, Sao Tome eta Principe-n eta Ginea Bissau-n esaterako, bi herrialdeetako estatu-kolpeen ondorioz. Bi herrialde horiei lagundu die erreforma ekonomikoak (Sao Tomeren kasuan) eta demokratikoak (Ginea Bissauren kasuan) egiten.
CPLPko liderren ustez Angola eta Mozambikeko bakeak eta Ekialdeko Timorren independentziak erraztuko dute CPLParen geroko garapena eta alde anitzeko lankidetza sendotzea.
Partaideez gain Behatzaile Elkartuaren estatutua duten herrialdeak badaude CPLPren egituran, baita herrialde kideetako gizarte zibileko erakundeak ere aholku-emaile gisa.[12]
Herrialdea | Behatzaileak |
---|---|
Alemania |
|
Angola |
|
Brasil |
|
Cabo Verde |
|
Estatu Batuak |
|
Galizia (Espainia)border|20x20px |
|
Macao (Txina) |
|
Portugal |
|
Sao Tome eta Principe |
|
Ekialdeko Timor |
|
CPLP |
|
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.