erromatar izaki mitologikoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Pomona fruituen jainkosa italiar-erromatarra, batez ere zuhaitzen laborantzan hazitakoak (sagarrak, etab.) Haren flamena garrantzi gutxienekoa zen denen artean,[1] itxuraz bere jarduera-eremua arrantzi txikikoa zelako edo. Leku sakratua zuen, Pomonal izenez ezaguna, Erromatik 20 Km.tara zegoena, Ostiensis bidean.[2]
Pomona | |
---|---|
Erromatar mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Vertumnus (en) eta Picus (en) |
Pomona ez da jainkosa nagusietakoa, eta ikerle batzuek "ninfa" edo "hamadriade" bat dela esaten dute.[3]
Ovidiok bere Metamorfosiak idazlanean, Vertumno eta Pomona arteko sedukziozko istorioa kontatu zuen.
Gai hori, hainbat eskultura, koadro eta tapizetan irudikatu da, besteak beste Peter Paaul Rubensen "Vertumno eta Pomona" izeneko taula, Prado Museoan gordetzen dena,[4], artista beraren mihisea edo izan bereko Francesco Melziren mihisea, edota Luca Giordanorenfresko batean. Camille Cludelek eta ere eskultura bat egin zuen gai honekin. Parke eta lorategietan Ponomaren irudiak jarri izan dira sarritan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.