Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Poloniako Erresuma (polonieraz: Królestwo Polskie; latinez: Regnum Poloniae) poloniar estatua izan zen, 1385ean hasi zena, Krewoko Batasunarekin, eta 1569an amaitu, Lublingo Batasunarekin.
Poloniako Erresuma Królestwo Polskie (pl) Regnum Poloniae (la) | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1385 – 1569 | |||||||
Monarkia | |||||||
| |||||||
Poloniako Erresuma 1386-1434 artean | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Krakovia | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | poloniera zaharra | ||||||
Erlijioa | katolizismoa, paganismoa | ||||||
Historia | |||||||
|
1385ean, Jogaila Lituaniako dukea Luis Anjoukoaren alaba Eduvigisekin ezkondu zen. Horren ondorioz, Polonia eta Lituaniaren arteko dinastia batasuna ezarri zen.
Jagellondarrek Polonia eta Lituaniaren batasun pertsonala menderatu zuen. Elkartea onuragarria izan zen poloniarrentzat eta lituaniarrentzat, hurrengo hiru mendeetan Europako inperio boteretsuenetako bat izan baitzuten.
Baltikoan teutoien aurkako gatazka etengabea mantendu zuen. Honek 1410ean Grunwaldeko gudua eragin zuen baina baita 1446ko Toruńgo Bakea ere. Ituna nabarmena izan zen Prusiako Dukerriaren sorreran. Hegoaldean Otomandar Inperioa eta Krimeako Khanerria borrokatzen zituen eta ekialdean lituaniarrei lagundu zien Moskuko Dukerri Handiaren aurkako bere borrokan. Iparraldean konkistak egin zituen, tartean Livonia eskualdearena.[1]
Jagellondarren agintaldian, Polonia estatu feudal bilakatu zen eta bere ekonomia aristokrata lurdunen eskuetan zegoen. 1505ean poloniar sejmek Nihil novi legea aditzera eman zuen. Orduan Urrezko Askatasuna izeneko garaia hasi zen, noiz poloniar noble aske eta berdinek estatua gobernatu zuten.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.