Plastidioak edo plastoak landare-zeluletako zitoplasmako organulu esklusiboak dira[1]. Plastidio ezagunena kloroplastoa da, kolore berdea du eta fotosintesia bertan burutzen da.

Thumb
Landare-zelulak, barruan kloroplastoak dituztenak

Jatorria

Kloroplastoek duela 1'5 milioi urte[2] zianobakterioen eta zelula eukariotikoen artean gertaturiko endosinbiosi prozesuan dute jatorria[3]. Zelula eukariotikoek fotosintesi oxigenikoa egineto ahalmena lortu zuten horrela[4].

Bigarren endosinbiosi prozesu batean zelula eukariotikoak alga berdeak (euglenaren ordenekoak) irentsi ondoren hauek gaitasun fotosintetikoa galdu zuten baina beren egiturak berrerabili ziren beste funtzio batzuk betetzeko[5]. Hirugarren endosinbiosi prozesu bat ere izan zen, plastidio sekundarioak zituen alga gorriak (dinoflagelatuak) hirugarren zelula batean sartu zenean[1].

Zianobakterioaren gene batzu ostalariaren genoman barneratu ziren ondoren, hasiera batean izango zituen 3.000 geneetatik 130ek irauten dute kloroplastoaren barnean esate baterako[6].

Plastidio motak

Thumb
Plastidio motak.
Thumb
Amiloplastoak.

Prozesu metaboliko garrantzitsuekin erlazionatuta daude, substantzia desberdinak sintetizatu eta metatzeko gai direlako. Inguruan mintz bat edo gehiago izan ditzake, eta barnean mintzak, pigmentuak, elikagaiak eta estroma ditu.

Itxuraren —pigmentuaren— eta funtzioaren arabera sailkatzen dira[2]:

Diferentziatu gabeko plastidioak

  • Proplastoak: plastidio ez helduak dira. Beste plasto guztien oinarrizko egitura dira.

Diferentziatutako plastidioak:

  • Kromoplastoak: koloredunak dira pigmentuak dituztelako (pigmentu karotenoideak). Landarearen atal koloretsuak (loreak, fruituak, hostoak...) koloreztatzen dituzte. Pigmentuak dituzten arren ez dute fotosintesirik egiten. Tomatean ugariak dira likopenoz betetako kromoplastoak.
  • Leukoplastoak: funtzio garrantzitsuena substantzien metaketa dute. Kolore gabeak dira (inolako pigmenturik gabeak) eta beraz ez dute fotosintesirik egiten. Landareen erreserba ehunetan aurkitzen dira, argiak ematen ez duen ataletan[7]. Hainbat leukoplasto desberdin ezagutzen dira:
  • Kloroplastoak: fotosintesia burutzen duten plastidio mota bereziak dira, argi energia erabiliz molekula organikoak sintetizatzea dute helburu. Klorofiladun pigmentu berdeak dituzte.
  • Tanosomak: tanino eta polifenolak sintetizatzen eta pilatzen dituzte.

Algetan

Algen zeluletan desberdinak diren plastidioak aurkitzen dira. Alga berdeetan kloroplastoak dira fotosintesia burutzen dutenak, alga gorrietan errodoplastoak agertzen dira, kloroplastoen aldaera gorria, sakonera handiagoko uretan (268 metro artekoak) fotosintesia egitea ahalbidetzen dutenak[2]. Ur gezatako Glaucophyta alga zelulabakarrek muroplastoak dituzte.

Algen zeluletan ez dira kromoplastoak eta leukoplastoak agertzen.

Diferentziazioa

Argi izpiak iristen diren zeluletan plastidioen barne mintza inbaginatu, pigmentuak kokatu eta kloroplasto bihurtzen dira. Argiak behar bezala ematen ez badu etioplasto bihurtzen dira, baina prozesua itzulgarria da.

Argiak ematen ez duen ehunetan (sustraietan adibidez) fotosintesiarik ez da behar eta sustantziak pilatzeko plastoak agertzen dira, leukoplastoak.

Ugalketa eta herentzia

Plastidioak erdibiketaz ugaltzen dira, prokariotoek egiten duten antzera, landare zelularen mitosia burutu aurreko fasean[2]. Landare eta algek guraso bakarretik heredatzen dituzte plastidioak. Angiospermoek gameto emetik eskuratzen dituzte eta gimnospermoek arren polenetik. Hibridazio kasuetan angiospermoen %80an guraso bakarretik heredatzen ditu, hau gertatzen ez den %20aren adibidea argi-belarra edo alpapa (Medicago sativa) da[11].

Historia

Ernst Haeckel biologo alemaniarrak aurkitu zituen plastidioak XIX mendean eta berak izendatu zituen. "Plasto" izena grekerazko πλαστός (plastós) hitzetik dator eta "sortua" esan nahi du. Plastidioen deskribapen zehatza Andreas Schimperrek egin zuen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.