From Wikipedia, the free encyclopedia
Piotr Alexandrovitx Nilus (errusieraz: Пётр Александрович Нилус; (Podolia, 1869ko otsailaren 20agreg./otsailaren 8ajul. - Paris, 1943ko maiatzaren 23a) errusiar idazle eta margolari inpresionista izan zen.
Piotr Nilus | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Podolia Governorate (en) , 1869ko ekainaren 29a |
Herrialdea | Errusiar Inperioa |
Heriotza | Paris, 1943ko maiatzaren 23a (73 urte) |
Hobiratze lekua | Bagneuxko hilerria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Grekov Odesa Art school (en) |
Hizkuntzak | errusiera ukrainera frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, idazlea eta arte-kritikaria |
Kidetza | Society of South Russian Artists (en) |
Piotr Podoliako Gubernian jaio zen, gaur egungo Ukrainan. Izan ere, familiak berez jatorri suitzarra zuen. Zazpi urte zituelarik Odesara joan zen eta hango Petropavlovskoje eskolan ikasi zuen, lehen, Margolaritza Eskolan, ondoren. Geroago San Petersburgoko Arteen Eskola Inperialean ikasi zuen eta lehenengo erakusketan hartu zuen parte. 1920an Parisera joan zen eta han lan egin zuen heriotza gertatu arte. Parisen Aleksandr Kuprin eta Ivan Alekseievitx Buninen laguna izan zen eta elkarrekin bizi izan ziren. Bunin eta Nilus arteko gutunak gordetzen dira eta 100 baino gehiago argitaratuak izan dira.[1]
Urte haietan beste Nilus ospetsua izan zen, Sergei Nilus, antisemita, Siongo jakintsuen protokoloak liburuaren egilea. Sergei bere familiakoa bazen, ideologikoki ez zuten ezer ikusirik. Desberdintasun hau adierazteko datu bat aipatu izan da: 1906an Odesan pogrom bat antolatu zen eta Piotren jarrera erabat aurkakoa izan zen; gehiago oraindik, afektutariko haur juduei laguntzen saiatu zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.