Maistra, euskaltzalea eta espeleologoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Pilar Sansinenea Goñi (Donostia, 1905eko azaroaren 21a - 1997ko abuztuaren 28a) maistra, Emakume Abertzale Batzaren kidea eta espeleologoa izan zen.
Pilar Sansinenea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Pilar Sansinenea Goñi |
Jaiotza | Donostia, 1905eko azaroaren 21a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Tolosa, 1997ko abuztuaren 28a (91 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Jesus Elosegi |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea |
Kidetza | Emakume Abertzale Batza |
Donostian jaio zen, 1905eko azaroaren 21an. Baina umezurtz gelditu zenean, Tolosara joan zen osaba-izeben etxera bizitzera: Doroteo Ziaurritz sendagilea eta politikaria zuen osaba. Hantxe sortu zen Pilarren abertzaletasuna eta euskaltzaletasuna.
Gerra zibila sortu ondoren frankistak Tolosa hartu zutenean, Hondarribira joan zen, Ipar Euskal Herrira ihes eginez.[1] Eresoinka euskal dantza eta abesbatzan, kontralto bezala parte hartu zuen. Bere senarra Jesus Elosegirekin Europan barrena ibili zen.[2]
1940. hamarkadan, Aranzadi Zientzia Elkartea abiatu zuten zientziazaleetako bat izan zen, eta senarrarekin batera elkartearen bizitzan partehartze handia izan zuen.[3]
Beste ikerle batzuekin batera, idatzi zuen Contribución al estudio del dialecto roncalés, 1953an Real Sociedad Bascongada de Amigos del Pais edo Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen boletinean argitaratu zena.[2]
Jose Miguel Barandiaranen laguna, bera eta senarra izan ziren Gerra Zibilaren ostean hura Hego Euskal Herrira bueltatu ahal izateko gestioetan gehien aritu zirenetakoak.[4]
Sansinenea kobazuloen ikerketan aritutako lehen emakumeetako bat izan zen. Lehen kontaktua 1944ean izan zuen, Kataluniatik etorritako espeleologo batzuei (Ramon Margalef eta Francesc Español) Aralarreko zenbait kobazulotara lagunduz. Kanpaina honek jarraipena izan zuen, eta katalanek animatuta (gehienak irakasleak eta Centro Excursionista de Catalunya-ko kideak), bultzatu zuten Sansineneak eta bere lagunek Natura Zientzia zale guztiak biltzeko erakunde bat: Aranzadi Zientzia Elkartea.[3] 1949an Troskaetako aintzira gainditu zuen espedizioan parte hartu zuen.[5] 1950etan “Primer Congreso Internacional de Estudios Pirenaicos” ospatu zen Donostian, eta bera euskal ordezkarietako bat izan zen. Urte berean, bere lagunekin batera Aizpitarteko kobazuloetan laginketa bioespeleologikoan arituko zen.[6] 1951ean Gesaltzako Lizuna (Oñati) esploratu zeneko operazio handian parte hartu zuen, antolakuntzan eta puntako taldearekin komunikazioan.[7]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.