Koreografoa eta dantzaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Pilar López Júlvez (Donostia, 1912ko ekainaren 4a — Madril, 2008ko martxoaren 25a)[1] flamenko dantzari eta koreografoa izan zen. Donostian jaioa izan arren, txiki-txikitatik bizi izan zen Madrilen. La Argentinita ahizpa nagusia zuen eta biek elkarrekin lan egin zuten. Nazioartean arrakasta lortu zuten eta, ahizpa hiltzean, bere konpainia sortu zuen.
Pilar López Júlvez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Pilar López Júlvez |
Jaiotza | Donostia, 1912ko ekainaren 4a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 2008ko martxoaren 25a (95 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | koreografoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Familia Madrilen bizi zen, eta haurtzaroa hantxe igaro zuen. La Argentinita ahizpa zaharrena zen, eta bost urte besterik ez zituela omenaldia eskaini zion Santanderren. Piano eta solfeoko klaseak hartu zituen eta Erromea Antzokian Pastora Imperio eta Amalia Isaura ezagutu zituen, garai hartako beste artista batzuen artean. 1923an, hamaika urte zituela, bere kasa hasi zen. Erromea Antzokian, La Latina Antzokian eta Antzoki Zaharrean lan egin zuen, arrakasta lortuz. Rafael Ortega "Rafaé" flamenko-dantzariarekin batera bere ikuskizuna antzeztu zuen La Comedia antzokian.
1933an Cadizen egin zuen lehen aldiz bere ahizparekin lan. Herri horretan La Argentinitak Manuel de Fallaren El amor brujo lana estreinatzen zuen. Handik aurrera, bi ahizpek karrera profesional berri bati ekin zioten, eta Pilar izan zen konpainiako bigarren dantzaria.
Espainian ibili ondoren, Parisen jarraitu zuten Champs Elysées antzokian eta Amerikan zehar ibili ziren. Bigarren Mundu Gerra bitartean, hainbat aldiz bidaiatu zuten Buenos Airesera, Mexikora, Ertamerikara, Oranera eta Parisera. 1943an New Yorkeko Metropolitan Opera Housen El Café de Chinitas izeneko lana estreinatu zuten. Arrakasta handia izan zuen Estatu Batuetan: Washington D. C., Boston, San Francisco eta Ipar Amerikako beste hiri handi batzuk.
1945ean, La Argentinita ahizparen heriotzak konpainia desegitera eraman zuen Pilar. Urtebete behar izan zuen bere konpainiaz eszenatokietara itzultzeko, José Greco edo Manolo Vargas flamenko-dantzariek, Ramón Montoya bezalako gitarra-joleek eta Pastora Imperio kantari famatua zenbait antzezpenetan. Garai hartan hainbat lan estreinatu zituen, besteak beste, Pepita Jiménez, El Bolero de Ravel, El Café de Chinitasen bertsio berria, El sombrero de tres picos eta beste autore batzuen konposizioak Chueca edo Enrique Granadosenak. Espainiatik atera zen berriro, eta Europa eta Amerika zeharkatu zituen (Paris, Edinburgo, Helsinki, Stockholm, Lisboa, Buenos Aires, Caracas).
Lan eta lan jarraitu zuen bitartean, 40ko hamarkadaren amaieran eta 50eko hamarkadan handitu zuen errepertorioa: Nikolái Rimski-Kórsakoven Capricho Español, Isaac Albénizen Puerta de Tierra, Triana, El Polo eta Rumores de la Caleta, Jesús García Leozen La zapatera eta El embozado eta Alberto Torresen Baleta, Federico García Lorcaren poesia-lanetako pertsonaien egokitzapena. Beste koreografia-egokitzapenez gain, Madril flamenkoa nabarmendu zen.
60ko hamarkadan, Mario Maya eta Antonio Gades dantzari hasi ziren, etengabe gora egiten ari zen konpainia indartuz. 70eko hamarkadan Pilar Lópezen ospearen gailurra izan zen. Errepertorioa zabaldu egin zen Georges Bizeten lanekin, baita munduan zehar Londrestik Japoniara eta Ekialde Ertaineraiño heldu ziren emanaldiak ere.
Bere kondekorazio eta sari ugarien artean,
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.