Nikolai Rimski-Korsakov

musikagile errusiarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Nikolai Rimski-Korsakov

Nikolai Andreievitx Rimski-Korsakov (Tikhvin, Errusiar Inperioa, 1844ko martxoaren 18agreg./martxoaren 6ajul.Liubensk, Errusiar Inperioa, 1908ko ekainaren 21agreg./ekainaren 8ajul.) errusiar musikagile, orkestra-zuzendari eta pedagogoa izan zen, Bostak musikagile taldekoa.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Nikolai Rimski-Korsakov
Thumb
Bizitza
JaiotzaTikhvin (en) , 1844ko martxoaren 6a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
Lehen hizkuntzaerrusiera
HeriotzaLyubensk (en) , 1908ko ekainaren 21a (64 urte)
Hobiratze lekuaTikhvin hilerria
Novodevitxi hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaAndrey Petrovich Rimskiy-Korsakov
AmaSofia Vasilievna Skaryatina
Ezkontidea(k)Nadezhda Rimskaya-Korsakova
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
LeinuaHouse of Rimsky-Korsakov (en)
Hezkuntza
HeziketaNaval Cadet Corps (en)
(1856 -
Hizkuntzakerrusiera
Irakaslea(k)Mili Alekseievitx Balakirev
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, orkestra zuzendaria, musikologoa, autobiografialaria, musika-irakaslea, musikaren teorikoa, unibertsitateko irakaslea, militarra eta libretista
Enplegatzailea(k)San Petersburgoko Musika Kontserbatorioa
Lan nabarmenak
KidetzaBostak
Genero artistikoaopera
sinfonia
musika klasikoa
Musika instrumentuapianoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasun ortodoxoa

Allocine: 37891 IBDB: 94628
iTunes: 278869 Last fm: Николай+Андреевич+Римский-Корсаков
Thumb
Itxi

Oso egile emankorra izan zen. Orkestrarako musika landu zuen bereziki eta maisuki ("Capriccio Espagnol" eta "Scheherazade").

Bizitza eta obra

1856. urtean San Petersburgoko itsasoko armadaren eskolan sartu zen.

1861. urtean Balakirev musikagilea ezagutu zuen eta musika ikasketak osatu zituen harekin. Urte berean Bosten Taldean sartu zen.

1871. urtean San Petersburgoko kontserbatorioko konposizio eta orkestrazio irakasle izendatu zuten. 1873. urtetik aurrera karrera militarra utzi eta musikari emana bizi izan zen; aldi berean Musorgskiren eta Borodinen lanak orkestrarako moldatu eta osatu zituen.

1886-1900. urteetan orkestra zuzendari gisa aritu zen, batik bat Parisen.

Rimski-Korsakovek ikasle ugari izan zituen, besteak beste: Liadov, Stravinski, Ippolitov-Ivanov, Miskovski, Prokofiev, Respighi eta Glazunov.

1883. urtean enperadorearen kaperako musika zuzendari izendatu zuten.

Rimski-Korsakoven obrak mendebaleko teknikak eta errusiar sena elkartzen ditu; musika tresnen laguntza, bestetik, aberastasun handiz erabiltzen du.

Rimski-Korsakoven lan nagusiak dira: operak: Ivan Izugarria (1868-1872); Maiatzeko gaua (1878); Elurrezko emaztegaia (1880-1881); Mlada (1889-1890); Sadko (1894-1896); Mozart eta Salieri (1897); Kitezen hiri ikustezinaren elezaharra (1903-1904); Urrezko oilarra (1907); orkestrarako, Sadko (1867); Espainiar kapritxoa (1887); Scheherezade (1888); ahotserako lan asko, pianorako kontzertuak, ganbera musika, 100 bat doinu eta 150 bat errusiar herri kantuen moldaketa.

Harmonia eta orkestrarako musikagintzari buruzko liburuak idatzi zituen.

Lan hautatuen zerrenda

Thumb
Rimski-Korsakoven erretratua (Ilya Repin, 1893).

Opera

  • "Kastxei hilezkorra"
  • "Tsar Saltanen kondaira".
  • "Tsarraren emaztegaia".
  • "Maiatzeko gaua".
  • "Elurraren Dontzeila".
  • "Mlada".
  • "Sadko".
  • "Kitezh hiri ikusezinaren eta Fevronija dontzeilaren Elezaharra".

Orkestrarako

  • "Capriccio Espagnol", Op. 34 (1887).
  • "Errusiako Pazkoko Obertura", Op.36 (1887-1888).
  • "Scheherazade" suite sinfonikoa, Op. 35 (1888).

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nikolai Rimski-Korsakov Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.