Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Pietro Bembo (Venezia, Veneziako Errepublika, 1470eko maiatzaren 20a - Erroma, Aita Santuen Lurraldea, 1547ko urtarrilaren 19a) italiar pizkundeko intelektual, poeta eta literatur kritikaria izan zen. Ospitaleko Zaldunak Ordenaren kidea eta Eliza Katolikoko kardinala izan zen. Toskanar dialektoaren garapenean eragin zuen, poesiarako eta prosarako literatur hizkuntza gisa. Horrela, italiera modernoaren oinarri bihurtu zen. Bere poesiak eta saiakerek Petrarkaren lanarekiko interesa berpiztu zuten. Bere idazkiek ere lagundu zieten konpositoreei madrigalaren garapenean. Mesinan greziera ikasi zuen Konstantinos Laskarisekin eta Paduako Unibertsitatean jarraitu zituen ikasketak. Ferraran Ludovico Ariosto ezagutu zuen eta Lukrezia Borgiaren maitalea izan zen. Erroman, Leon X.a Aita Santuaren latineko idazkari eta Ospitale Ordenako kidea izendatu zuten. 1538an apaiz ordenatu zuten eta Paulo III.a Aita Santuak kardinal izendatu zuen.
Pietro Bembo | |||||
---|---|---|---|---|---|
1542 (egutegi gregorianoa) - 1543 (egutegi gregorianoa) ← Rodolfo Pio da Carpi (en) - Juan Álvarez de Toledo (en) →
1538ko abenduaren 20a - | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Venezia, 1470eko maiatzaren 20a | ||||
Herrialdea | Veneziako Errepublika | ||||
Heriotza | Erroma, 1547ko urtarrilaren 19a (76 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Santa Maria sopra Minerva (en) | ||||
Familia | |||||
Aita | Bernardo Bembo | ||||
Haurrideak | |||||
Leinua | House of Bembo (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Paduako Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | italiera latina | ||||
Irakaslea(k) | Constantine Lascaris (en) | ||||
Ikaslea(k) | |||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | idazlea, poeta, liburuzaina, historialaria, itzultzailea, saiakeragilea, apaiz katolikoa, humanista, filologoa, eruditoa, prosalaria, apezpiku katolikoa eta ministroa | ||||
Lantokia(k) | Padua Gubbio eta Bergamo | ||||
Lan nabarmenak | |||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.