Piarres Narbaitz Caillava[1] (Azkarate, Nafarroa Beherea, 1910eko martxoaren 25a - Kanbo, Lapurdi, 1984ko abuztuaren 16a) euskal idazle, historialari eta apaiza izan zen.
Piarres Narbaitz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Pierre Pascal Narbaitz |
Jaiotza | Azkarate, 1910eko martxoaren 25a |
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria |
Heriotza | Azkarate, 1984ko abuztuaren 16a (74 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria, irakaslea, apaiz katolikoa eta idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Euskaltzaindia |
Izengoitia(k) | Piarres Arradoi eta Ttunttun |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Biografia
Azkarate Intxauspean jaio zen. Peoño Narbaitz eta Katixa Callabaren seme-alaben artean bigarrena eta lehen semea izan zen. Garai horretan Ipar Euskal Herriko hainbat gazte bezala apaizgaitegira joan zen baina misioetara joateko barik Euskal Herrian bertan geratzeko asmotan. 1934an Klement Mathieu apezpiku hazpandarrak apaiztu zuen Baionan eta 24 urterekin Uztaritzeko seminariora bidali zuten irakasle. Han zeuden Piarres Lafitte eta beste euskaltzale batzuen ekimenaz hasi zen idazten Gure Herria aldizkarian; lehen artikulua 1934koa da, Solbezio izenburukoa. Ondoko urteetan Aintzina agerkarian musika saila idazteko ardura izan zuen. 1935ean Tolosa Okzitaniara bidali zuten Filosofia ikastera eta 1938an Baionako seminariora igorri zuten arlo horretako irakasle.
Apezpikutegiko bulego lanetarako deitua, 1943tik 1964 arte behar horretan aritu zen, hiru gotzain oso desberdinen agindupean: Edmund Vansteenberghe, Léon Terrier eta Paul Gouyon; horren ondorioz Baionako katedraleko kalonjea eta Baionako elizbarrutiko bikario nagusia izan zen, Ipar Euskal Herri osoan eragin handiko karguak. Bere euskal eta herrizaletasunagatik izan zituen arduretatik Parisko Euskal Etxea, Baionako euskal meza, Zuberoa, Amikuze, Garazi zein Lapurdiko laborantza eskolak eta Hazparneko nekazaritza-teknikarien ikastegia bultzatu zituen.
1964an erretitratu eta gero hainbat idazlan egin zuen. Latina ederki menperatzen zuenez, Piarres Narbaitzek antzinako agiriak ikertu zituen. Bere liburuetan Hirugarren Errepublikak izkutatutako Euskal Herriko historia zabaldu zuen, Philippe Veyrin eta beste historialari batzuekin batera.
Lanak
Kazetaritza
Artikulu ugari idatzi zituen Gure Herria, Aintzina eta Herria aldizkarietan.
Erlijiosoak
Bestelakoak
- Ixtorio ederrena (1948).
- Eskual Egutegia (1950).
- Xaramela (1951).
- Kataliñen gogoetak (1958, EFA; Kattalinen gogoetak izenburupean 1999, Elkar).
- Pascalen gogoetak (1970eko hamarkada).
- Le Matin basque ou Histoire ancienne du peuple vascon (Éditions Guénégaud, 1975).
- Un orfèvre basque : Maurice Ravel (Académie Internationale Maurice Ravel, 1975).
- Nabarra ou quand les Basques avaient des Rois (1978).
- Orria : ou la bataille de Roncevaux (15 août 778).
- Blas Pascal. Gogoetak, euskararat itzuliak (1981).
Antologia
- Pierre Narbaitz. Antologia izeneko liburua egin du Piarres Aintziartek (Euskaltzaleen Biltzarra, 2010) bere jaiotzaren mendeurrenaren harira[2].
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo loturak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.